463 Zenbakia 2008-11-28 / 2008-12-05

Euskobooks

Aipamena. Alberto Aguirre (Errezil 1886-Andoain 1973): Musika lanak. Obra musical

Egileak: Alberto Aguirre, Leire Ibáñez (comp.) Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 381 ISBN: 978-84-8419-163-6 Ezaugarriak: Alberto Aguirre Errezilen jaio zen 1886. urteko abuztuaren zazpian. Andoainen 1914. urtetik aurrera banda zuzendari izateaz gain, S. Martin elizako organista izan zen. Musika akademiako zuzendari, musika irakasle “Seminario menorrean” eta beste lan askotan aritu zen. Batez ere obra erlijiosoak konposatu zituen; lau meza, motete ugari, himno eta beste abesti erlijioso asko. Obra profanoan berriz, euskaraz idatzitako zenbait abesti polifoniko. Lan honetan, Leire Ibañezek bere konposizioak biltzen ditu.