462 Zenbakia 2008-11-21 / 2008-11-28

Euskobooks

Aipamena. Gorputz hezkuntzaren oinarriak lehen hezkuntzarako (I - II Bol.)

Egilea: AA.VV. Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 1.084 ISBN: 84-8373-507-5 Ezaugarriak: Atleta eta kirolari ona izan delako soilik Gorputz Hezkuntzako irakaslea den edonork, hezkuntza-mailako erabaki arrazoituak eta jakinaren gainean hartzen dituen profesional bat izatera pasatzeko bide luzea egin beharra dauka, eta iraganbide horretan kontzeptuak, jarrerak eta esku-hartzeko estrategiak ebaluaziora jarriak izango dira, aldatzeko posibilitatearekin. Gaur egun, jakite artistiko hutsean edota esperientzia pertsonala aski dela pentsatzean oinarritutako irakasleen jardunak beste era bateko jarduketekin, egunetik egunera funts eta gogoeta sendoagoz hornitutako jardunekin ari dira ordeztuak izaten. Eskari sozialen presioak, ikasleen ikaskuntza-prozesuen eta gaitasunen ezagutza gero eta hobeak, eta arlo honetan diharduten pertsonen profesionalizazio gero eta handiagoak irakasle-multzo berritzaileagoa eta kritikoagoa dakar egunetik egunera. I. Liburukia: 1. Gorputz hezkuntza: oinarritze teoriko eta pedagogikoa. 2. Gorputz hezkuntzako zereginak lehen hezkuntzan. 3. Kirol-ikaskuntza. 4. Garapen motorea eta bere implikazio didaktikoa. 5. Haurren hazkunde eta garapena. 6. Umea, bere gorputza eta jarduera fisikoa. 7. Gorputz hezkuntza eta osasuna lehen hezkuntzan. 8. Hezkuntza psikomotorea eta sentsoriomotorea haurtzaroko lehen etapetan. 9. Gorputzaren kontzientzia. 10. Ekintza motoreen leku-denvorazko antolamendua. 11. Gorputza eta mugimendua adierazpen-bide bezala. 12. Gorputz adierazpenaren-oinarrizko osagaiak. 13. Erritmoa eta mugimendua. 14. Oinarrizko trebetasun eta abilezia motoreak. 15. Oinarrizko trebetasun motoreen garapena. 16. Oinarrizko gaitasun fisikoak. 17. Haurren gaitasun fisikoen garapena. II. Liburukia: 18. Haurren jolasa. 19. Jolasten ikasi eta jolastuz ikasi. 20. Jolas eta kirol tradizionalak. 21. Kirola gorputz hezkuntzaren barruan. 22. Kirol-hastapenak eskolan: talde-kirolak 23. Kirol-hastapenak eskolan: atletismoa. 24. Kirol-hastapenak eskolan: trebetasun gimnastikoak. 25. Jolasar eta kirol-jarduerak natur ingurunean. 26. Ingurune naturalean jarduerak burutzeko teknika espezifikoak. 27. Gorputz hezkuntzaren helburuen egituratzea lehen hezkuntzan. 28. Kurrikuluaren diseinua. 29. Metodo didaktikoak gorputz hezkuntzan. 30. Gorputz hezkuntzaren ebaluaziorako orientazioak lehen hezkuntzan. 31. Programazioa. 32. Gorputz hezkuntzako klasea.