Egilea: Josemari Velez de Mendizabal Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 280 + 2 DVD ISBN: 978-84-8419-160-5 Ezaugarriak: Euskonews aldizkariak bere lehen hamarkada bete du osasunean. Astero milaka irakurlerengana iristen da eta ez genuen imajinatu hastapenetan, lortu ditugun mailak erdietsiko zirenik. Talde lana izan da, isila eta jarraikia. Urratsez urrats eta helburuz helburu, sendi zabal eta langile bat osatzen joan gara, gaur egun harro sentiarazten gaituena. Liburu hau osatzen duten elkarrizketak astekariaren hamargarren urtebetetzearen ekarpen soila dira. Badok 13 titulatu dugu, baina hamahiru ez ezik... bost ehun eta hamahiru aurkez litezke, euskal kulturaren espektro zabalean horiek eta pertsonaia gehiago ere sartzen baitira. Den-denak dira gogoan edukitzekoak, euren lanak Euskonews gure aldizkarian, modu batean edo bestean, aritu izan diren ia bi mila lagunak bezalatsu. Bihoakie horiei denei, zinez, astekaria ekoizten etengabe aritu izan garen denon eskerrona.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.