459 Zenbakia 2008-10-31 / 2008-11-07

Euskobooks

Aipamena. Giza eskubideak eta aniztasuna: Erronka berriak askotariko gizarteentzat

Egilea: Eduardo J. Ruiz Vieytez (Zuzendaria) Argitaratzaileak: Deustuko Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 197 ISBN: 978-84-9868-007-2 Ezaugarriak: Aniztasun linguistiko, erlijioso, kultural edo identitarioaren benetako kudeaketa demokratikoa gaur eguneko gizarte garatuetako politikan gainditu gabeko irakasgaia da. Iragan denboretako aurrerakuntza liberalak eta sozialak eten egin dira estatuen espazioak gehiengo nagusiek monopolizatuta. Giza eskubideak esparru politiko bakoitzeko gehiengoen edo nagusi diren identitateen ikuspegitik irakurtzen eta ulertzen dira oraindik ere, horrek kultura eta nortasun arloko justizian dakarren murrizketarekin. Espazio politiko bereko gutxiengo taldeekiko eta talde horien arteko elkarbizitza demokratikoa eta bidezkoa oraindik erronka bat da, demokrazia ideiaren interpretazio nagusiaren arabera ulertzen dena. Azken helburua edozein gizartetan pertsona guztiek giza eskubideek osorik goza ditzaten bermatzea da bere nortasunaren bidez eta ez nortasuna gorabehera. Era berean, migrazio prozesuak sendotzekoak eta ohiz anitzak diren gizarteetako populazio mugimenduek elkarbizitzako kontzepturik oinarrizkoenen birplanteatze sakona eskatzen du eta, aldi berean, aukera bat da demokrazia ideia gero eta kultura aldetik ugariagoa den errealitatera egokitzeko.