459 Zenbakia 2008-10-31 / 2008-11-07

Euskobooks

Aipamena. Gizarte ekintza sektoreko lan baldintzak: Condiciones de trabajo en el tercer sector de intervención social

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Ararteko Orrialde kopurua: 258 euskaraz/258 gaztelaniaz ISBN: 978-8489776-24-1 Ezaugarriak: Egun, bazterkeria arriskuan dauden pertsonak, babesgabetasun egoeran dauden adingabekoak, pertsona ezgaituak edo mendetasun handi nahiz txikia duten adinekoak bezalako sektore hain esanguratsuen gizarte arretarako gure Komunitatean jarritako zerbitzu eta baliabideen zati handi bat gizarte ekimenezko elkarte edo erakundeek kudeaturikoa da. Horretarako, laguntza ekonomikoak jasotzen dituzte hainbat administrazioren eskutik (Eusko Jaurlaritzako sailetatik, foru aldundietako sailetatik udal eta mankomunitateetatik...). Horrela, bada, lankidetza dago eremu publikoaren eta pribatuaren artean; askotan, ordea, lankidetza hori ez da behar lukeen bezain argia izaten edo ez da behar beste arauturik egoten. Arartekoak hainbatetan jorratu izan du errealitate hori, neurri batean edo nolabaiteko zeharkakotasunarekin bai behinik behin. Hurrengoetan, adibidez: - Ezohiko txosten ezberdinetan (adingabe lege-hausleak, babesik gabe dauden adingabeak, bakarrik dauden adingabeak, ezgaituen laneratzea...). - Gatazken ondotik hasitako ofiziozko jardueretan, adibidez bere garaian Gipuzkoako adingabe atzerritarren zentroetan sortutakoak. - Gomendio orokorretan (Gizarte Ongizatearen eta elkarteen arteko hitzarmenei buruzkoak, gizartearen alorrean lan egiten duten elkarteei emaniko laguntzen deialdiei buruzkoetan...). - Zerbitzu eta baliabide ezberdinei eginiko bisitetan eta horiek ohiko txostenetan islatzerakoan... Txosten honetan, helburua gaia sakontasun handiagoz aztertzea da, eta, aldi berean, osotasunaren ikuspegia eskaintzea, hainbat arrazoi direla eta bereziki interesgarria dirudien une honetan: - Badirudi sektorea hobetzearen aldeko apustu handiagoa dagoela (politikoa, aurrekontuetakoa). - Eztabaida jazotzen ari da gizarte zerbitzuen etorkizunaren gainean, eta posible da Legea ere aldaraztea. - Mendetasun egoeran dauden pertsonen arretarako legeak eta haren garapenak baliabide berriak eskatuko dituzte. - Lurralde edo sektore batzuetan akordioak lortzen eta lan hitzarmenak sinatzen ari dira, eta horiek sektoreari eragiten diote...