462 Zenbakia 2008-11-21 / 2008-11-28

Euskobooks

Aipamena. Heziketa fisikoa eskolan (I)

Egileak: Nerea Alzola (zuzendaritza) Argitaratzailea: Mondragon Unibertsitatea Orrialde kopurua: 62 ISSN: 1697-6215 Ezaugarriak: Jakingarriak inoiz ez dio heldu Heziketa Fisikoaren gaiari eta hainbat arrazoi daukagu heziketaren eremu garrantzitsu honi espazioa eta atentzioa eskaintzeko. Alde batetik, Eskoriatzako Humanitate eta Heziketa Zientzien Fakultatean, 2005-2006. ikasturtean, Heziketa Fisikoko espezialitateko maisu-maistren lehenengo promozioa atera zen, eta 2006-2007. ikasturtean, 135 ikasle inguru ari dira formatzen arlo honetan. Bestetik, gure kulturaren osasun eta gorputz paradigma berria eskatzen ari dira curriculum eguneratuak, prestakuntza oneko hezitzaileak bai eta erantzun zentzudunak eta globalak ere.