Egilea: Antonio Zavala Argitaletxea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 378 ISBN: 978-84-7907-598-9 Ezaugarriak: Gabon egunean atez ate eskean eta kantuan ibiltzeko ohitura haundia zen garai batean Euskal Herrian. Hartarako bertsoak behar eta moldatu egiten ziren. Gabon, bertso hauek abenduaren 24an kantatzen zirelako, Eguberri festa handiaren bezperan, alegia, Jesusen jaiotzaren berri pozgarria alde guztietara zabaltzearren. Eskeko, taldeak atez ate ibiltzen zirelako, limosna eske alegia, toki askotan Santa Ageda bezperan edo San Juan bezperan bezela. Baina eskeko ez diren bertsoak ere azaldu dira batzuk, askoz gutxiago badira ere, eta liburu honetan sartu dira. Eta bertsoak, kantatzen zirenak gehien bat bertsoak zirelako, lau puntuko aleak, noski. Bi puntukoak ere erabiltzen ziren, koplak alegia, baina askoz ere gutxiago.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.