Egileak: Gotzon Aurrekoetxea, Xarles Videgain eta Aitor Iglesias Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 290 ISSN: 0582-6152 Ezaugarriak: “Bourciez Bilduma”ko euskal testuetan oinarrituz, 101 gramatika ezaugarriren distribuzio geografikoa ematen da liburuan. Ezaugarri bakoitzean herrietako testuetan agertzen den testu-hitza eta lemekin eraikitako distribuzio geografikoaren mapa: – 12 mapa deklinabide kasuez (1-11 mapak); – 13 mapa izen sintagmako beste ezaugarri batzuez, hala nola posesiboak, izenordainak, zenbatzaileak eta erakusleak (12- 24 mapak); – 35 mapa aditz morfologia eta aditz sintagmako osagaiez: aditz lagun eta trinko batzuk, alokutiboaren erabilera eta aditzondoak (25-59 mapak); – 16 mapa sintaxiari dagozkion ezaugarriez: antolatzaileak, denborazko, osagarrizko, helburuzko, erlatibozko, kausazko mendekoak, juntagailuak aztertuz (60-75 mapak). – Eta fonologiari dagozkion ezaugarriak: zenbait arau fonologiko, hots zenbaiten agerrera, diakroni bilakaera batzuk (76-101 mapak). Liburua, sarrera batez gain, lemen eta testu-hitzen indexez osatzen da.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.