460 Zenbakia 2008-11-07 / 2008-11-14

Euskobooks

Aipamena. Mugarik gabeko eskola: Ikasle etorkinen irakaskuntza Araban

Egilea: Jesús Manuel Septién Ortiz Argitaratzailea: Ararteko Orrialde kopurua: 229 euskaraz/239 gaztelaniaz Ezaugarriak: Jesús Manuel Septiénen lan hau berari emandako ikerketa-beka baten emaitza da, egunetik egunera garrantzitsuagoa den errealitate bati buruzko lan bikaina: hain zuzen, Euskal Herria beste lurralde batzuetatik datozen pertsonak hartzen aritzeaz mintzo gara (orain dela mende pare bat, euskaldun askok emigratu beharra zeukaten bitartean). Gizaki guztien eskubideak babestearen ikuspegitik, arreta berezia eskaini behar diegu bi alorri: bata, gizarte kohesioaren alorra da, gizartean bazterkeria-guneak sor ez daitezen; eta bestea, irakaskuntza alorra, funtsezko tresna baita haur eta nerabe etorkinak gizartean duintasunez eta berdintasunez txertatzea lortzeko, baita ere giza eskubideetako errespetua eta elkartasuna baloreetan hezi ahal izateko.