454 Zenbakia 2008-09-26 / 2008-10-03
Txikitan nire aitari argazki kamera "lapurtzen" nion.
Grabatu ikasketak egin nituen Debako Eskolan eta handik Aiako Tailerrean hasi nintzen Ander Hormazuri zumaiarrarekin batera, grabatu tailerraz arduratuz. Nire aita tipografoa izandakoa da eta berak emandako foto-grabatuekin hasi nintzen lanean, eta aldi berean, bazen argazki laborategi bat inork erabiltzen ez zuena (Aiako Tailerraren hastapenetan, Sigfrido Koch argazkilariak muntatu zuena), beharrezko materiale guztiak zeuzkanak, eta horrela hasi nintzen grabatugintza eta argazkigintza uztartzen. Jada grabatu mundua erabat utzita daukat, baliabide faltarengatik.
Egun, argazkigintza niretzat begiratzeko modu bat da, gero informatikoki landuko ditudan irudiak lortzeko bide bat. Hasieran handik eta hemendik hartutako irudiekin egiten nuen lan, fotomuntaiak eginez; egun, nik lortzen ditut irudi horiek, baina nire benetako lana argazkia atera ondoren hasten da, ordenagailuaren aurrean.
Argazkigintzarekiko nire jarrera etengabe aldatzen, moldatzen ari da, besteen lanak ikustean, teknika hobeto menperatzean, ...
joseba@barrenetxea.com www.barrenetxea.com >>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
| >> 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12