Egilea: Koldo Zuazo Argitaletxea: Elkar Orrialde kopurua: 263 ISBN: 978-84-9783-626-5 Ezaugarriak: Euskalkia ez da errealitate estu eta zurruna: historiaren momentu batean sortu ziren euskararen barruko aldaerak, eta hizkera horiek aldatuz segitu dute geroztik, beste dialekto batzuetara hurbilduz edo haiengandik urrunduz, eta bere baitan ere gehiago berdinduz edo bereiziz. Izaera dinamiko hori oso aintzat hartu du Koldo Zuazok euskalkien gaur egungo argazkia egitean. Mendebaleko euskara, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra, bost dira gaur egungo euskaran bizirik dauden dialektoak; horien baitan hamaika azpidialekto bereizi ditu egileak, eta tarteko hainbat hizkera. Guztien berri xehea ematen digu, hiztegi, ahoskera eta morfologiazko ezaugarri nagusiak zehaztuz, baita mapa ugari ere, gure hizkuntzaren geografia hobeki ezagutzeko. Hala ere, euskalkien desberdintasun ñabar eta sarri bitxien azpian, hizkuntzaren batasuna nabarmendu nahi izan du Zuazok, eta horretarako euskalkiz gaineko eremuak erakusgai jarri: mendebale eta erdialde osoko ezaugarriak, euskara nafar eta nafar-lapurtarrarenak, baita euskararen lurralde osoan han-hemen sakabanaturik dauden bereizgarriak ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.