451 Zenbakia 2008-08-29 / 2008-09-08

Euskobooks

Aipamena. Sagardoaren hiztegia

Egileak: Urkiri Salaberria eta Miel Joxe Astarbe Argitalpena: Sagardun Patzuergoa Orrialde kopurua: 82 Ezaugarriak: Nondik datorkigu sagardoa? Zerbait amankomuna dute gure hizkuntzak eta “pirus malus” arbolak: ez dakigu non duten jatorria. Batzuek diote Caucasotik datorkigula euskera, eta baita ere, sagarra. Agian, (auskalo) gure arbasoek sagarra ekarri zuten beraien jatorrietatik hizkuntzarekin batera! Egia esanda, sagar hitza bera ez dakigu nondik ote datorren, horregatik hitz jolas ibertigarri batzuk egitera ausartzen naiz. Sagar hitza aipatzen dudanean burura datorkit... sagar eta sugar, sugar eta sugaar... loturik doaz, zergatik ez? Eta sugea, sua, sagarra aipatzen badugu elkarrekin ez al zaizkigu gogora etortzen Eva eta Adan? Eta Evak Adani sagar bat eskaini ziola suge batek hala esanda? Adanek jaterakoan Jaungoikoa agertu zen eta kontrako zulotik sartu zitzaion; horregatik Iparraldean gorgoilari zintzur-sagarra edo “la pomme d’Adan” deitzen zaio? Ez al da hori pekatu orijinala eta horri esker, bataiatuak ez garenok, (eta gaiztakerietan aritzen direnak) inpernuaren sugarretan pasako dugu ondorengo bizitza? Eta hitz lotura honekin bukatzeko, sorginak, sutzarretan hiltzen zituztenak... zer edango ote zuten akelarreetan? Sagardoa? Sagardoetxea Museoak lan ederra aurkezten dizue.