450 Zenbakia 2008-07-25 / 2008-08-29

Euskobooks

Aipamena. Isturitz 11: Cuadernos de Prehistoria-Arqueología

Egilea: Ainhoa Domínguez [et al.] Argitaletxea: Eusko Ikaskuntza Orrialde kopurua: 308 ISSN: 1137-4489 Ezaugarriak: Isturitz ale hau, gure bildumaren hamaikagarrena, Eusko Ikaskuntzaren Historiaurrea-Arkeologia Sailaren bazkideek espreski hala nahirik, Ainhoa Domínguez gure lagunari eskaintzen diogun hil ondoko omenaldi gisa sortu da. Haren heriotza goiztiarrak ustekabeko hutsunea utzi du Eusko Ikskuntzaren gerizpean biltzen ginen euskal arkeologoen taldean, eta horren aurrean gure erantzun apala eman nahiz, omenaldi sentitu hau egitea erabaki genuen. Eta ale hau hasteko zer hoberik Ainhoak sinaturik utzi zizkigun bi artikulu baino? Arabako Erdiaroko zeramika da bion gaia, alor horretan garatu baitzuen bere ikerkuntza lana. 11. zenbaki honen lehen zatia osatzeko, Gipuzkoa, Nafarroa eta Arabako zeramika protohistorikoei buruzko azterketa petrografiko, geokimiko eta mineralogikoei buruzko beste hiru artikulu erantsi dira, era horretan sozializatzen baita kimikari eta arkeologoek osatu bitariko talde batek sail honetan buruturiko ikerkuntza lan luze bat. Bigarren artikulu multzoa hainbat gairi buruzko ikerlanek osaturik dago: Benta Laperrako (Bizkaia) obra grafikoa, Oreinaren Gordelekua eta Zezenaren Gordelekua (Galdamiz, Bizkaia) aztarnategien arkeologia azterketa, Pico Ramosko (Muskiz, Bizkaia) silexezko tresnen azterketa funtzionala, La Hoyan (Laguardia, Alava) aurkitu ponderala, Santa Crizeko (Eslaba, Nafarroa) erromatar hiriaren azterketa metalografiko eta paleopatologikoen emaitzak eta Bilbo-Gernika (Bizkaia) arteko Ruta Juradera delakoaren azterlan dokumental eta arkeologikoa, hots, horien bidez, iritzi publikoaren aurrean jartzen dira Eusko Ikaskuntzaren Historiaurrea-Arkeologia Sailak buruturiko azken ikerketen emaitzak. Informazio gehiago