Aipamena. Azterketa historiko-juridikoa Gipuzkoako Armarriari eta Blasoiari buruz: Estudio histórico-jurídico sobre el Escudo y Blasón de Gipuzkoa
Egilea: María Rosa Ayerbe Iríbar Argitaratzaileak: Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 141 ISBN: 978-84-7907-389-3 Ezaugarriak: Hurrengo orrialdeetan sartzen den irakurleak lan interesgarria aurkituko du, gure historiako garai luze bati dagokiona: XV. mendeko azkeneko herenean Gipuzkoako zigilu zaharra taxutu zenetik hasi eta trantsizio demokratikoan zigilu hura aldatu zenera arteko garaia. Aldaketa horri demokrazia berrezarri ondoren Arrasaten egin zen lehenengo Batzar Nagusian (1979ko apirilaren 22an) eman zitzaion hasiera, eta Mario Onaindiak egindako proposamen baten ildotik sendotu zen. Proposamen haren bitartez, gure probintziaren armarritik Belateko kanoiak kentzea eta Eusko Jaurlaritzak 1936an onartutakoa hartzea onetsi zuten Batzar Nagusiek Oiartzunen egindako bilkuran (1979ko uztailaren 2an).
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.