447 Zenbakia 2008-07-04 / 2008-07-11

Euskobooks

Aipamena. Euskara hedabideetan: Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 348 Ezaugarriak: Azken hogei urteotan 200.000 hiztun irabazi ditu euskarak, 200.000 pertsona euskaraz irakurtzeko eta irrati-telebista ikus-entzuteko gai direnak. Aldi berean, hedabideen munduan euskarazko produktu berriak agertu eta garatu dira. Hain zuzen ere, urte gutxitan erruz ugaritu da euskarazko hedabideen eskaintza. Nolanahi ere, kontsumitzaile kopurua ez da potentzialen neurrian igo, ezta gutxiagorik ere. Zantzu guztien arabera, kontsumitzaile potentzial eta egiazkoen arteko aldea handituz doa. Bestalde, euskararen erabilera normalizatzeko jardunbide orotan garrantzi handia aitortzen zaie hedabideei. Izan ere, gero eta handiagoa da komunikabideek gutariko bakoitzaren eguneroko bizimoduan duten eragina. Hamazazpi lagun ibili dira banakako lanean, euskarazko hedabideen egoera eta euskarak hedabideetan duen eta izan behar duen tokia aztertzen. Hamazazpi lan, hamazazpi ahalegin edo batek daki zenbat iritzi, argitalpen hau osatzeko. Eta iritzi bakoitzak gainontzeko guztiak aberasten eta osatzen ditu era berean.