447 Zenbakia 2008-07-04 / 2008-07-11

Euskobooks

Aipamena. Zaintza informala Euskal Autonomia Erkidegoan: Zaintzaileen premiak

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritza Orrialde kopurua: 129 (euskaraz) + 129 (gaztelaniaz) ISBN: 978-84-457-2616-7 Ezaugarriak: Biztanleen arian-ariko zahartzea presio leuna baina zorrotza egiten ari da ongizate-estatuan. Hori gaur egun nabarmena da, izan ere, botere publikoak ahalegin handia egiten ari baitira gero eta handiagoak diren premiak behar bezala asetzeko. Ekimen ugari egon eta mota askotakoak izan arren, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaren arduraren zama handi bat familia-eremuan hartzen da. Pertsona zaintzailea, lan isil eta handiaren eragile nagusia, oinarri garrantzitsuenetarikoa bihurtu da belaunaldi arteko elkartasuna inork baino hobeto adieraztean. Datozen orrialdeetan agertzen den zaintzaileen behar eta arazoen gaineko azterlana, ahalegin kontzientean mendekotasuna duten pertsonei konponbide duin eta egokia emateko aurrerapausoa da. Mendekotasuna duten pertsonek behar-beharrezko dituzten pertsonen zainketa eta lan pazientziaduna. Azterlan honetako jomugetako bat hauxe izan da: lan pairamentsu hori eta dituen arazoak nabarmentzea zaintzaileek izan dezaten dagokien gizartearen esker ona. Beraz, azterlanak ahalik eta objetiboen azaldu nahi ditu zaintzaileen egoera, arazoak eta ikuspuntuak. Ildo beretik, azterlan honek zenbait gomendio proposatu nahi ditu gizarteak behar bezala ulertu eta ezagutzeko zaintzaileek betetzen duten eginkizunaren zailtasuna, konplexutasuna eta izaera.