Egilea: Idoia Gereñu Argitaletxea: Ostoa Orrialde kopurua: 1261 ISBN: 978-84-9628-863-8 Ezaugarriak: Antzerti-ren nondik-norakoak azterlan saio batean. Orain hogeita bost urte Antzertiren bigarren aroa kaleratu zuen Eusko Jaurlaritzak antzerkigintzan espezializaturikoen laguntzaz eta bertan, Antonio Maria Labayen jaunak bere hitzaurrea idazteko aukera eta irakurleok oraindik ere bere letren erabileraz gozatzeko parada izan genuen. Antzertik berrogeita hamar urte bete zituen 1982.urte hartan eta aldizkariaren bigarren aro huraxe izan zen lehenengo aroaren omenaldirik jatorrena. Iritsi gara ordea 2007. urtera eta konturatu gabe urrezko ezteietatik diamantezkoetara igaro gara, aurten Antzertik bere hirurogeita hamabost garren urtebetetzea ospatzen duelarik. Aurten ez da hirugarren arorik izanen opari modura, bai ordea ia ahantzirik genuen lehen aroaren berrargitarapen bat.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.