452 Zenbakia 2008-09-08 / 2008-09-19

Euskobooks

Aipamena. I Zilargintza Gipuzkoan. XV.-XVIII. mendeak: El arte de la platería en Gipuzkoa. Siglos XV-XVIII

Egileak: Ignacio Miguéliz Valcarlos Argitaratzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 650 ISBN: 978-84-7907-591-0 Ezaugarriak: Tesi honek ez ditu aztertuko bakarrik Gipuzkoako elizetan gordeta gaur egun arte iritsi diren zilarrezko piezak; lan honetan aztergai izango dira, halaber, pieza horiek egin zituzten zilarginak, hala nola horiek lan egin zuteneko egoera nolakoa zen, bai gizartearen ikuspegitik bai familien ikuspegitik. Horretarako, azterketa dokumental zorrotzak egin dira. Azterlan honetan, zilargin horiek egindako obrekin batera, penintsula barruan, Europan eta Amerikako beste tailer batzuetan egindako lanak ere aztertzen dira, betiere gure herrialdean gordetzen direnak badira. Gipuzkoako zilargintza ez da inolako lan bereziren xede izan, ez ustezko zilargin gremioari buruz, ez egileei buruz, ez piezei buruz. Dagoen informazio bakarra probintzian eta bertako herri edo eliza batzuetan gordetzen diren pieza bakar batzuei buruzko azterlan orokorretan baino ez da agertzen.