Aipamena. Hizkuntzak eta immigrazioa: Lenguas e inmigración
Egileak: Belen Uranga, Xabier Aierdi, Itziar Idiazabal, Estibaliz Amorrortu, Andoni Barreña, Ane Ortega Argitaratzaileak: Eusko Jaurlaritza, UPV/EHU Orrialde kopurua: 235 ISBN: 978-84-9860-086-5 Ezaugarriak: Hizkuntzak eta Immigrazioa argitalpena UNESCO Etxeko Amaraunaren eta Ikuspegi - Euskal Immigrazioaren Behatokiaren talde teknikoek egindako ikerketan oinarritu da. Ikerketa horretan, hizkuntza ofizialez landa, gure inguruan immigrazioaren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzak identifikatu dira. Lehentasunezko helburu gisa, hizkuntza horien berri ematea eta jatorrizko herrialdeetako informazio soziolinguistikoa eskaintzea da. Horrela, gizarte-sentsibilizazioan eragin nahi du hizkuntza -eta kultura- aberastasunaren inguruan, gizartean elkar-ulertzea eta elkarbizitza erraztu eta sustatzeko asmoz. Ikerketaren bitartez, guztira 100 hizkuntzatan hitz egiten duten 66 herrialdetako pertsonengana iritsi dira. Batzuek milioika hiztun dituzte eta beste batzuk kide-kopuru gutxiko komunitateetako hizkuntzak dira; zenbait, estatuko hizkuntza ofizialak dira eta besteak ez. Eta, jakina, hiztunen hizkuntza-esperientziak askotarikoak dira. Aniztasun horrek hizkuntza guztietan agertzen diren alderdi komunikatiboaz, sinbolikoaz eta nortasun-alderdiaz ohartarazi behar luke, eta hala, pertsonen errealitate sozialaz eta hizkuntza eta kultura bizipenez modu errealagoan eta gizatiarragoan jabetzea erraztu.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.