452 Zenbakia 2008-09-08 / 2008-09-19

Euskobooks

Aipamena. Espezialitateko hizkerak eta terminologia II: Euskara estandarra eta espezialitate hizkerak

Egileak: Iñaki Ugarteburu Gastañares, Pello Salaburu Etxeberria (koord.) Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 280 ISBN: 978-84-9860-041-4 Ezaugarriak: Espezialitateko hizkuntzei buruzko jardunaldietan, ohiko biltzarretan ez bezala, bi eratako profesionalak bildu ohi dira: hizkuntza arloko espezialistak (hizkuntzalariak, gramatikariak, lexikologiako eta terminologiako adituak, hizkuntza teknikariak...) eta beste gaietako espezialistak. Izan ere, hizkuntzaz ari gara eta talde biek dute zer esanik eta zer eginik hizkuntza kontuetan, batzuek hizkuntza ikertzaile direlako eta besteek hizkuntzaren erabiltzaile direlako. Baina ez dago pentsatzerik ikuspuntu, ez interes bera dutenik talde batekoek eta bestekoek. Ongi legoke, bada, ikuspuntu eta interes horiek labur zabaldu eta zehaztea.