
Artisautza
Iñaki Agirrezabala Landa. Saskigilea: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Behin besterik ez gara aritu saskigileei buruz, beren lanean gaztainondo-makila erabiltzen duten horiei buruz. Durangoko (Bizkaia) Juan Unzueta saskigileari fitxa egin genionean izan zen (EUSKONEWS, 188. zk.). Gaur Beasaingo (Gipuzkoa) Mantxibenta auzoko Iñaki Agirrezabala dugu gurekin, eta bide batez, bere familia-saskigile osoa omenduko dugu.
