
Artisautza
Iñaki Agirrezabala Landa. Saskigilea: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Produktu asko egiten ditu, eta horietako asko garai berrietara egokitzen ditu. Adibidez, bazkalondoko zigarro-kaxak, kartak eta arkatzak gordetzeko ere balio duena; perretxikoetarako saskiak, umeentzako bi tamaina eta helduentzako 6; tamaina askotako arrautzak eramateko saskiak; beste saski mota batzuk, lanparak, bionboak, erretiluak, dantza-taldeentzako arkuak eta abar.
Hauen artean: Lepaotarria: Baserrietan gauza askotarako erabiltzen direnak: fruta, belarra... biltzeko. Millotarra: Itsasora ateratzean arrantzaleek erabiltzen dituzten saskiak. Beso otzarak: merkatura joateko erabiltzen diren saskiak, heldulekuekin eta erabilera eta tamaina ugari dituztenak. Igali otarra: saski zapalak, jeneralean laukiak eta tamaina ezberdinetakoak. Merkatuetan salgai dauden produktuak erakusteko erabiltzen direnak. Eta abar.
Aulkiei jarlekuak ipintzeko enkargatu diote askotan, baita elkarte eta baserrietako paretetan jartzeko moduluak ere.
Errenteriako, Segurako, Lasarte-Oriako, Irungo eta Nafarroako azoka batzuetara joan ohi da. Bere produktuak, Azpeitian duen dendan, azoketan eta beste saltoki batzuetan saltzen ditu.
