447 Zenbakia 2008-07-04 / 2008-07-11

Artisautza

Javier Murillo. Naturako imagineria: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Gure artisauak animalien erreplikak eta elementu osagarriak (adarra, enborrak eta haitzak, besteak beste) egiten ditu, hainbat elementu erabiliz: papera, kartoia, etab.

Bere web orrian adierazten duen bezala, hainbat toki eta helburutarako produktuak egiten ditu. Aipa ditzagun batzuk: Clethrionomys glareolus. Naturaren Interpretazio Zentroetarako. Ekomuseoetarako. Era guztietako erakusketetarako. Naturaren geletarako. Etologia-azterketetarako. Dekorazio eta oparietarako. ....

Lanak ikusgai ditu, besteak beste, honako gune hauetan: Canis lupus. Pitillasko Aintzirako Ornitologia Behatokia, Pitillas, Nafarroa. Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentroa, Erronkari, Nafarroa. Naturaren Interpretazio Zentroa, Urbasa-Andia parke naturala, Nafarroa. Ibañetako Ornitologia Behatokia, Orrega, Nafarroa. Argudesaseko Biologia Zentroa, Arguedas, Nafarroa. Ezandegia Museoa, Erronkari, Nafarroa. Valderejoko Parke Naturala, La Lastra, Araba. Donostiako Akuarioa, Donostia, Gipuzkoa. Naturaren Interpretazio Zentroa, Gorbeako parke naturala, Bizkaia. Casa del Parque, Cadi-Moixero parke naturala, Baga, Bartzelona. Bellver de Cerdanyako Naturaren Interpretazio Zentroa, Lleida. Martinet de Cerdanyako Naturaren Interpretazio Zentroa, Lleida. Fundación para la Conservación del Quebrantahuesos, Ainsako gaztelua, Ainsa, Huesca. Azuqueca de Henaresko Naturaren Gela, Azuqueca de Henares, Guadalajara. La Mazièreko Erreserba Naturala, Tonneins, Mendebaldeko Pirinioak, Frantzia. Fauna Basatiaren Errekuperazio Zentroa, Tonneins, Mendebaldeko Pirinioak, Frantzia. Des Cevènnesko Parke Nazionala, Mazizo Zentrala, Frantzia. Saiaren Museoa, Jonteko zintzurrak, Meyrueisko arroilak, Frantzia. Monte del Cucoko parke naturala, Apeninoak, Italia. Serie txikiak ere egin ditu sari gisa banatzeko.