
Artisautza
Javier Murillo. Naturako imagineria: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Javier Murillo Simón Murtxanten (Nafarroa) jaio zen 1955eko maiatzaren 15ean, eta 1969an Iruñera joan zen bizitzera etxekoekin batera.
Lehen ikasketak bukatu ondoren, Arte eta Lanbide Eskolara joan zen. Hirurogeita hamarreko hamarkadan zeramika-tailerra sortzea pentsatu zuen lagun batzuekin batera, baina proiektuak ez zuen aurrera egin.
1980an, harri-kartoizko elementuak egiten eta artisautza-azoketan saltzen hasi zen: buruhandien buruak, alegoriazko iruditxoak, etab. Falco tinnunculus.
Urte haietan zehar, aldi berean, hegaztiak behatzen hasi zen, ornitologia gogoko zuen lagun baten bidez. 1980ko hamarkadaren bukaeran, hainbat arazo tekniko gainditu eta material berriak probatzeari ekin eta gero, bere zaletasunik sutsuena, natura, eta ogibidea, artisautza, uztartzea erabaki zuen. Horrela, 1990tik animalien erreplikak egiten ditu.
Garai hartan, gainera, Europako Erkidegoak natur gune babestuen sarea sortu zuen, eta tokian tokiko interpretazio-zentroak ireki zituzten. Hori ona izan zen gure artisauarentzat, bazuelako produktuak non saldu. Javier Murillo San Juan kalea, 13 ARTARIAIN Leozko udala (NAFARROA) Tel.: 948 72 03 80 Posta-helbidea: info@replica-animal.com Web orria: http://www.replica-animal.com
