44 Zenbakia 1999-09-08 / 1999-07-30

Gaiak

Santiagoren Ikonografia Gipuzkoan

UGALDE, Ana Isabel

Santiagoren Ikonografia Gipuzkoan Santiagoren Ikonografia Gipuzkoan Ana Isabel Ugalde Gorostiza Artículo publicado en ONDARE (Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales de Eusko Ikaskuntza), núm. 12, págs. 25 67. Lan honek, izenburuak dioenaren arabera, Santiago apostoluak gipuzkoako probintzian arte ederretan izan duen eragina aztertzea izan du helburu. Desagertutako irudiak asko izan arren, berari eskainitako 3 erretaula eta 34 irudi soial ezagutzera eman nahi ditu. Kronologiari dagokionez, oso esparru zabala hartzen dute, Ertaro bukaeratik XX. mendera artekoa hain zuzen. Eurak sortu ahal izateko, sasoian sasoiko izpiritu eta giro erlijiosoari hurbildu nahi izan du, eta denboran zehar berariko kulturak jasotako gora beheren berri emanez, ikonografian egon diren aldaketak azaldu. Este trabajo, tal como indica su título, tiene por objeto el estudio de la influencia del apóstol Santiago en el arte de la provincia. A pesar de las muchas las imágenes desaparecidas, quisiera dar a conocer los 3 retablos y las 34 imágenes a él dedicadas. En lo referente a la cronología, hemos de destacar el largo período de tiempo que abarcan, desde finales de la Edad Media hasta el siglo XX. En el trabajo se pretende un acercamiento al espíritu y ambiente religioso de la época en que fueron producidos y también se exponen los cambios que ha sufrido dicha iconografía, señalando las vicisitudes que su culto ha sufrido en el transcurso del tiempo. This work, as its title suggest, aims at studying the influente of Saint James James the Apostle on art in the province. In spite of the fact that many of these images have disappeared, I would like to mention the 3 altarpieces and 34 images dedicated to him. With reference to their chronology, we have to underline the long period of time which they cover, from the end of the Middle Ages until the 20th century. In this work we endeavour to approach the religious spirit and atmosphere of the sea era during which they were produced and also mentionthe changes suffered by this said iconography, thereby signalling the vicissitudes which its cult has suffered over the course of time. Compostelako Urte Santua ospatu den 1993an, beste azkenengo Urte Santu guztietan bezala, asko hitzegin da Santiago Bideak izan zuen inportantziaz Euskal Herrian. Guztiz frogatua eta onartua Iparralde, Ekialde eta Hegoaldean, baina korapilatsuagoa Gipuzkoa eta Bizkaiari dagokienez. Gu, gure aldetik, Gipuzkoan Santiago Apostoluari eskainitako kultoak arte ederretan izan zuen eragina aztertzen saiatuko gara. Gogora dezagun zelan eta noiz sortu zen Santiagoren fenomeno paregabea. 813. urte inguruan Santiagoren hilobia Pelagio izeneko monje batek aurkitu ornen zuen, gero Compostela izenaz ezaguna izango zen eremu batean, eta Iria Flavia ko Teodomiro apezpikuari gaztigua eman zion. Asturiasko errege Alfontso Ilak jakin zuenean, «Iocus sanctus» bera (leku santura) joan, erlikiak gurtu eta eliza bat eraikitzea agindu zuen 834. Urte inguruan Teodomiroren ardurapean, urteekin egun ezagutzen dugun katedralea bilakatuko zena. Martiriaren «potentia» (indarra) eta «praesentia» (presentzia) Europako Mendebaldeko muturrean bere osotasunean ulertu ahal izateko kristauen artean, tradizio bat prestatuz joan zen poliki poliki, istorio, mirari eta abarrez hornitua. Gorpuaren agertzea («inventio») berehala izan zen dotoretua azalpen gehigarri batzurekin: Santiagoren predikazioa Hispanian, oraindik Apostolu zela; Jerusalemen hil ostean K.o. 44. urtean, gorpuaren ekartzea Galiziara («traslatio»); bertan eskeini ornen zioten kultua eta ondorengo ahaztualdia, berriro ere Hispanian agertu arte. Horren arabera, Alfontso Ilak eta Teodomirok berriztatu besterik ez zuten egin V mendera arte bizirik ei zegoen kultua, eta berriztatu ere antzinako erara, martiriaren hilobira pelegrinaldia eginez . Gertakariak oihartzun haundia izan zuen Europa guztian eta jakin orduko hasi ziren pelegrinoak Compostelarako bidea egiten. Hasieran anonimoak izan ziren, eta segurutikgehienak Asturiasko Erresumakoak (Galizia Asturiaskoa baitzen), Oviedo Compostela izango zelarik sasoi hartako Bide Bidea. Baina X mendean dokumentatuta dago Pirinioez bestaldekoek ekin zioetela bideari, ez dakigularik nondik zeharkatu zuten Penintsulako iparraldea . Dena den, XI mendean, Nafarroako Antso Ila Nagusiak (1004 1035 bitarteko erregealdiaz) taiutzen hasia zegoen bidea hegoalderantz jaitsi zuen, Errioxa eta Burebarantz bultzatuz. Geroago, Iratxeko (1051 1054) eta Naxerako (1052) ospitaleak eraiki ziren, Garesko zubia egin zen. Politika bera segitu zuten Aragoako Santxo Ramírezek eta Leon Gaztelako Alfontso Vlak, Bideko hiriak sendotu, zubiak eta galtzadak zaindu, eta pelegrinoak babesteko ekimen haundiak egin zituztelarik . Esan genezakeena da XII menderako Europa osoan guztiz ezagunak zirela Compostela eta pelegrinaldiak, eta bertara zihoazenek Euskal Herritik pasatuz, Santiago Bidea, Done Jakue Bidea edo Frantzes Bideaz ezagunago den bidea zerabiltela, hots, bide «ofiziala»; Erdi Aroan eta beranduago ere «best seller»a izan zen Aymeric Picaud en «Codex Calixtinus» gidaliburuan argi eta garbi agertzen den moduan . Gipuzkoa eta Compostelarako pelegrinaldíak Baina zer gertatu zen Bide ofizialetik kanpora geratutako Gipuzkoa moduko lurralde batean? Pasatu ote ziren pelegrinoak? Asko ala gutti izan ote ziren? Nondik nora zeharkatu zuten probintzia? Noiz hasiko ote ziren lehen pelegrinoak pasatzen? Joango ote ziren bertakoak Compostelara? Gaiari buruzko bibliografia irakurriz gero, salbuespen batzuk ezik, edo Eusko Jaurlaritzak hartu berri duen erabakiaren aurrean , behin eta berriz hiru ideia nagusi errepikatzen direla esan genezake: Gipuzkoan bezagoela Santiago Bidea; Santiago Bideak kostaldekoa eta San Adriangoa zirela, eta kostaldekoa Nafarroakoa baino zaharragoa dela. Iturriek, berriz, besterik esaten digute, eta bideen historiak ere ) egindako eta egiten diren baieztapen asko eta asko loka jartzen ditu; pelegrinaldiek mende askotan iraunbaitzuten (gora behera haundiekin), eta Gipuzkoaren bilakaera, bide eta hirien antolamendua, egoera politiko, sozial eta ekonomikoa oso desberdinak izan zirelako Ertarotik honako mende luzeetan zehar. Gipuzkoa geografikoki ondo kokatuta egon arren Penintsulako iparraldeko Santiago Bidea hartzeko, zein kostaldekoa (Oviedoko San Salvador ikusiaz zihoana) zein barnekaldekoa, ez zen, ordea, kanpotarren pasaleku izan oso berandura arte. Eta ez dirudi Compostelaranzko ibiltariak (edo bueltan zetozenak) asko izan zirenik. Elena Barrena ikerlariak, bideen historia egiteko, esku artean ibili duen Ertaroko dokumentazioaren arabera, hirutan besterik ez dira aipatzen: 1397an Gipuzkoako Hermandadeak hartutako erabaki batean, zeinean dioen eskekotasuna debekatzeari buruz: «si fuese romero o otro estrangero que pediere por amor de Dios que pueda pedir non dormiendo en cada lugar mas de una noche». 1484an Orioko txalupa erabiltzearren pagatu behar zen tasari buruz dioenean, salbuespena egiteko «a pelegrinos y personas pobres que le non Ilevásedes cosa alguna». 1475 1499 bitartean Gatzagako bidasariari buruzko auzian diotenean, oinezkoak zirela «vecinos», «mercaderes», «peregrinos» eta «pobres» . Santiago bide moduan aurkeztutakoak ez ziren, segurutik, komunikabide arruntak baino izan, pelegrinoek takian takian erabiliak; baina ez eurentzat apropos eginak; edo, egin ezean, eurentzako moduko zerbitzuez hornituak; bertako pertsonen eta herrien arteko komunikazioa areagotzeko baizik, garaiko bertako biztanleen premiei erantzuteko, alegia. Pelegrinoek probintzia honetan zeuden bideak erabili bazituzten, ezin dezakegu Santiago Bideaz hitzegin, Santiago (?) bideez baino; eta bideak hain ugariak izanik, arestian aipatutako biak baino gehiago izan ziren. Hala ere, sarritan irakurri izan dugu Frantzes Bidea taiutu aurretik, XI mendera arte, Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldetik abiatzen zirela Compostelarantz, eta, beraz, biderik zaharrenak Gipuzkoatik zihoazela, Gipuzkoaren izenik behinere agertu ez arren. Baieztapen hau egiten lehena Esteban de Garibay XVI mendeko historiagile euskalduna izan zen . Historiagile honek bere «Los cuarenta libros del Compendio historial de las Crónicas y universal historia de todos los reinos de España» idazteko dokumentu asko eta aurretikoen lanak erabili ei zituen, zeintzutan sarritan agertzen baita Arabatik pasatzen zirela Frantzes Bidekoak. Goi Ertaroko kroniketan esaten da «per devia Alavae Peregrini declinabant»... «timore maurum» (Arabako bide galduetatik zihoazen pelegrinoak... mairuen beldur). Gaztelako errege Alfonso Xak (1221 1284) bere «Crónica General»ean Santiago Bideaz zioen Naxera, Burgos, Carrión eta Leondik gauzatu aurretik «ante d’aquello por Alava et por Asturias yva el camino francés» «Mairuen beldur» izatearen ohizko interpretazioa bideak kostaldera eramatea izan da Baina egungo ikerketek diotenen arabera, ezinezkoa da berau mantentzea: itsas merkataritzaren aipamenak oso bakanak dira, bideak mantentzeko moduko populaguneak ere ez dirudi zeudenik (X mende bukaeran Irungo Santa Elena bakarrik agertzen da dokumentatua, eta XI mende bukaeran Donostia eta Astigarribia), erabilitako adbokazioen argumentua ere ez da nahikoa, zeren probintzia guztian barrena bideetako saindu zaindarien eliza eta ermitak kostaldean bezain ugariak diren. Honi gaineratuz gero normandoen erasoak ez zirela guztiz ezezagunak Kantauriko kostaldeetan, begien aurrean plantatzen zaigun egoera ez da batzuk gura izango luketen bezain ederra ibiltarientzat. Litekeena da mende ilun haietan Arabako bide galduen artean Arakil Araiatik zetorren bidearen adar bat Arlabandik Gipuzkoan sartzea, Deba Garaia pasatuz (artean Araba baitzen), Elorrio aldean sartu, Enkarterrietara abiatu (garaian Bizkaia Gipuzkoa baino aurreratuagoa zegoen), eta Oviedotik zehar Compostela heltzeko . Bada beste arlo bat pelegrinaldi guztietan gogoan izan behar dena, pelegrinoen «costatuarena» hain zuzen. Gipuzkoak ez zuen, Arabak zeuzkan moduan , XImendea baino lehen (gero ere urri) baldintza objetiko haundirik pelegrinoek zeharkatu ahal izan zezaten. Egia da Irunek bere alde erosotasuna zeukala (lautadan zegoen eta), baina egia da, baita, ibiltariek zertxobait gehiago behar zutela bidea egiteko; hala nola, monastegiak, populaguneak eta ospitaleak; gaua pasatu, lo egin, gaixoak osatu, jan eta babestuta sentitzeko, eta orain arteko azterketek diotenez ia ez zeudenak. XII mendean, ostera, Gipuzkoa antolatuago agertuko zaigu. Elizaren ordenamendua 3 diozesitan mantentzen zen: Baiona, Calahorra eta Iruñea. Europa guztian moduan, hazkunde demografikoa txikia baina etengabea izan zen, nekazaritzarako lur egokiagoak bilatuz kostaldean eta bailaretan auzuneak eratu ziren, eta 1180.urte inguruan Donostiako hiria sortu zuen Nafarroako erresumak. Probintziaren hegoalderaino Arabako Gebaratarrek bere jaurgoa hedatu zuten, antolamendu berri bat ezarriz . Azkenean, Nafarroa eta Gaztelaren arteko urte askotako liskar eta tirabiren ostean, 1200. urtean Gipuzkoa Arabarekin batera Gaztelako erresumaren partaide bihurtu zenean, aro berri bat zabaldu zen. XI mendean, ardien uda neguko joan etorriei jarraiki, Bizkaia eta Nafarroaren artean sendotutako bideei, XII mendeko aurreratzeak beste batzuk erantsi zizkien, kuadrikula itxurako sare bat sortuz, betik indarra hegoaldeak zuelarik. Azken mende honen akaberan baditugu beste bi elementu guztiz adierazgarri gerta dakizkigukeenak eta elkarren arteko harreman estu estua dutenak: bata, bideak zaindu eta mugak indartzeko Nafarroako erresumak eraikitako gazteluak eta bestea, garai kideak edo berandutxoagokoak diren Arte Erromanikoaren aztarnen «kontzentrazioak». Hauen arabera bi komunikabide ardatz nagusi ditugu Gipuzkoan: Nafarroarekin lotzen zuena, Enirio eta Aralartik, eta Arabarekin lotzen zuena, Arlabandik . Batak Aralarko San Migelekin eta zonalde horretako arte erromanikoarekin du zerikusia, eta besteak, berriz, Estibalizkoarekin. Arte erromanikoaren presentziak (berandutxobada ere) lehengo aldiz egiten gaitu Ertaroan Europan hedatu zen korronte estetiko baten jabe. Barrukaldean egoteak; barne bilakaerak sortutako bideen inguruetan; aztarnen urritasunak; eta horretan Euskal Herriko aberatsenetarikoak diren probintzien mugetan egoteak frogatuko lukete pelegrinaldietako artea deitu den korronte hau, haundiago baten oihartzun bat besterik ez zela izan, oraindik pelegrinoek ez zutela probintzia hau zeharkatzen baieztatuz. XIII eta XIV mendeetan Gipuzkoak bere geroa aldatu zuen hitar antolamendu berria ezagutu zuen. Beste probintzietan ez bezala, gaurdaino iraun duten 25 hiribilduetatik, XIII mendekoak erregeen ekimenari esker sortuak izan ziren, eta XIVekoak, ostera, populaguneetako biztanleek eskatuta . Gogoan behar dugu izan itsasaldeko fundazioak ulertzeko, 1200. urteko gertakarian galtzailea Nafarroako erresuma izan zela eta irabazlea, berriz, Gaztelakoa. Hasierako fundazioetan (1203 1237 bitartean, Hondarribia, Getaria, Mutriku eta Zarautz sortu ziren) helburu nagusiena Nafarroari itsasorako irteera kentzea izan zen. Belatetik Donostiara eta Hondarribiara zetorrena itxi ostean, nafarrak (XI eta XII mendeetan sendotutako bideak erabiliz) hel zitezkeen beste portuak kontrolatzeari ekin zioten. Kantauri aldeko irteera galdutzat ikusi zutenean soluzioa Nafarroako eta Gaztelako errege eta erresumen arteko hitzamenen bitartez heldu zitzaien historiografiak ongi adierazi duen moduan. Marko honetan kokatu beharko genuke, Gipuzkoatik Santiagorako lehen pelegrinoak eurekin pentsatutako bide batetik pasatzen hasten direneko garaia. 1165etik aurrera frogatuta dago Belaten pelegrino ospitale bat zegoena Iruñeko Apezpikuaren menpe eta San Agustinen kanonigoek zerbitzatua, Santa Mariarena alegia , eta 1200 ingurukoa ornen da Hendaian Gaztelako Alfonso Vlllak edo Fernando Illak eraiki zuen Zubernoako Priorenia ospitalea, Santiagoren Ezpata Gorriaren ardurapean jarria . Hau izango litzateke, gure ustez, Gipuzkoan Santiago Bide bateaz, laburrabada ere, hitzegiten has gaitezkeen lehen aldia. Baiona eta Hendaiatik zetozenak, Irundik Berara pasatu, Baztandik Belate aldera abiatuko ziren eta Iruñetiko Santiago Bideagaz Arreko Trinitatean bat egingo zuten. Bide honetaz ari zen 1435.ean oraindio Nafarroako Doña Blanca erregina, «Cámara de Comptos» delakoari agindu zionean Iruñeko merkatarien artean galdetzeko Lesaka eta Beratik Hondarrabiara joatearen egokitasunaz . Fundazioen 2.fasean, Gaztelako Alfonso Xak bere erregealdian (1252 1284) hiribildu agiriez aurreko tendentzia sendotu zuen: 1256an Segura eta Tolosaz Nafarroarako komunikabideak bermatu zituen eta 1260an Mondragoekoaz Araba eta Bizkaikoak. 1268an, berriz, Ordizia eta Bergarak beren fundazioen bitartez lehengo paper berberaz segitu zuten, Ekialde Mendebalde norabidean Nafarroatik Bizkairako pasatu beharreko hiriak izaten hain zuzen ere. Itziarko sorreraz Sancho IVak 1294an kostalde guztia hiritan antolatzen bukatu zuen, baina oraindik lotu barik barruko eta kostaldeko hiriak ez baitzen egon tarteko fundazio bat ere ez. Nahiz eta beherakada nabarmena izan ekonomiak eta demografiak Europa guztian bezala, XIV mendean helduko zitzaien ordua erreken haranetako hiribilduei. Modu horretan, biztanleek eskatuta sortu ziren itsaso eta probintziaren hegoalde artekoak, Urolaldea bihurtu zelarik bidegurutze garrantzitsua (1351ko Korteetan Mondragoe Getariako lehorreko portu izendatu zuten eta Segura, berriz, Mutrikukoa). Mende honen erdialdean Mondragoek aspalditik bidegurutze gisa izandako protagonismoa (Mondragoe Kanpazar Elorrio, Mondragoe Oñati Segura Lazkao Zaldibia Aralar) Bergarari eman zion inguruko fundazioei esker (Elgeta, Plazentzia, Elgoibar, Urretxu, Azpeitia, Azkoitia) Eta sasoi berean, 40. hamarkadan, bailara osoa komunikabideetarako lotuko zituen gertakari bat izan zen, Monreal de Devaren sorrera alegia, Itziarkoek erreka ondora jaistea eskatu ziotenean Gaztelako erregeri. Honela ba, lehenengo aldiz taiutu zen Gipuzkoan erreka batijarraiki Gaztela eta Arabatik itsasora heltzeko bide bat, erosoa eta antzinakoak baino motzagoa; Gipuzkoan agintzen zuen Gaztelarentzat Arlabangoa izan zela beti iparralderanzko bide naturala frogatuz. Argi azaldu zuen berau 1457an Hermandadeak ere zioenean «...la villa de Salinas de Lenis e tierra e valle de Lenis son puerta e entrada de la dicha nuestra provincia de Guipuzcoa...» «...es la mejor e principal entrada de las dos entradas que ha la dicha provincia...» . Bi sarrera hauetariko bestea San Adriangoa izango zen, segurutik; XV mendearen erdialdera arte goi mailako komunikabide moduan ia erabili bakoa, eta harrez gero dokumentazioan erruz agertzen dena. Gipuzkoako Hermandadean egundoko ahaleginak egin ziren berau indartzeko eta indartze honetan Oria inguruko herriek, bertan zuten pisuaz baliatuz, Gaztelaranzko irteera propio bat bilatzen saiatu ziren, baita lortu ere. Garai hartan Gatzaga (bere gogoaren kontra) Arabako Hermandadekoa zen, Oñatiko Kontearen menpe zegoelako eta honek behar ez zituen tasak kobratzen ei zituen bertatik pasatzeagatik. Egoera honek Segurakoen alde jokatu zuen eta San Adriango Kobako pasalekua, Arlabangoarekin batera, Gaztelarako goi mailako bide bihurtu zen. Deba eta Oria erreken inguruan eratutako bideak izan baziren garrantzitsuenak, Gipuzkoako beste bailarek ere antzeko fenomenoa ezagutu zuten, besteak beste Urumeak, Bidasoak, Leizaranek (Nafarroa alderuntzko komunikabideak sendotzeko) edo Urolak, Biozkorna eta Urbiatik Arabarako bideak indartu gura izan zituztenean . Arestian aitatu dugun Arlaban eta San Adrianen nagusitasuna bideekin zerikusia duten XVI mendeko erabakietan nabaritzen da. XVIII mendean Arlabanek, bere postabidea zela medio, lehenago zuen protagonismoa berreskuratu zuen, San Adrianen kalterako . Eta San Adriangoa izan bada aztertuena, famatuena eta pelegrinazio bide moduan ere gehien ikertu dena , ez litzaioke Gipuzkoako historiografiari gaizki etorriko Nafarroa eta Arabako lautadetara heltzeko antzinakobideetako herrietan artxibo, toponimia edo adbokazioen azterketak egingo balira, sorpresa haundiak edukiko baikenituzke. Adibide gisa, aipa genitzake Ataungo Santiago ospitalea (gaur egun Hospitalene baserria), edo Arratekoa, edo Deba Bailarako kasua. Deba Bailara, orain arteko azterketa historikoek argi utzi duten moduan, komunikabide inportante batizan zen Ertaro guztian zehar eta Aro Modernoan ere bai. Bideko santuen adbokazioak (Santa Marina, Madalena, Santiago, San Roke, San Kristobal, San Martin Tourseko) oso ugariak dira; Donostiakoa baino XVI mendeko urte askotan merkatal aktibitate haundiagoko portua zuen akaberan; hirietan ospitale dokumentatuak zeuden; eta bazuen, bestalde, Gatzagako lurretan, eta herritik aparte, hospederiadun Dorletako Ama Birjinaren santutegia. Santutegi honetan asko ei ziren erlikiak (besteen artean Kristoren Koroaren arantza bat), hain liluragarri Ertaroan eta geroago ere, kristauentzat nahikoa izaten zirenak debozio bereziak sortarazteko edo pelegrinoak desbideratzeko . Pelegrinoen pasatzea frogatuko luketen dokumentu batzuk kontserbatzen dira Dorletan, zeinetan agertzen diren Compostelatik bueltan zetozenen hildako batzuren izenak. Esate baterako, pelegrinaldiak ahulduta zeuden XVII mendeko partida batzuk diote: «En 15 de setiembre de este año (1680) murió derepente en el hospital un muchacho francés que venía de Santiago para su tierra», «En 26 de junio de 1690 murió Domingo de Gorostiza, natural de Ormaiztegui, viniendo de Sr. Santiago cumplido su voto de peregrinación». Santutegian erlikiak gurtu, kristau lanak egin, eta atseden hartu ostean, Arabarantz abiatzen ziren Anguta arratetik (gaur egun ia galduta dagoen bidea). Kaminoak Santiagoren eta Santa Marinaren ermitak zituen mendi bizkerraren alde banatan, eta Gebaratik pasatuz, Estibalizera zeroan, Arabako Lautadako beste bide batzurekin batu arte. Santiagoren ermita 1417. urtean dago dokumentatua eta Santa Marinarenak ere mende horretan eraikia izan zela dirudi atea apaintzekodaukan arku konopialarengatik . Eta Compostelarako pelegrinaldia egiten zuten giputzak nondik joaten ziren? Zeren Gipuzkoa ez zen izan kanpotarren pasaleku soila. Oraindik XIX mendean, Pascual Madozen «Diccionario geográfico estadístico histórico de España»n (1845 1850) Errioxako Navarrete herriari buruz esaten da «por esta población transitan los peregrinos vascongados que van a Santiago de Galicia» Arestian aipatutako Domingo de Gorostizak moduan, beste askok ekingo zioten bideari eta oker haundi barik esan genezake, tokian tokiko ohizko bideak erabiliko zituztela Araba eta Nafarroako lautadetara ailegatu arte, han Bide «ofiziala» edo Frantzes Bidea hartzeko. Gatzagan bertan Juan Abad de Elexaldek 1417ko Abenduaren 4an egindako testamentuan pelegrinoen beste alde bat agertzen zaigu, enkarguz egindako bidearen fenomenoarena, hain zuzen ere, esaten duenean: «Otros y mando que ynbien por mi anima un orne en rromeria a la casa e iglesia del apostol señor Santiago de galisia et otro orne por la anima de pero abad mi hermano que Dios perdone» Laburbilduz zera esan genezake: Gipuzkoako Santiago bideak, pelegrinoentzako bideak izan barik eta pelegrinoek erabili arren, merkataritzarako eta komunikatzeko izan zirela. XI mendea baino lehenagoko bide zaharrena Arlaban Deba Garaia Elorrio Enkarterriak egiten zituena zela. Ezin daitekeela frogatu Compostelarako kostaldeko biderik zegoenik, Nafarroakoa baino zaharragorik. Gipuzkoatik pasatzen zen pelegrinoekin pentsatutako bidea, XIII mendetik aurrera, Irundik Beraraino zihoana zela. Sarbide edo irtenbide nagusiena iparraldetik Irungoa izan zela eta, nahiz eta ikertu gabe egon, balitekeela itsasoz etortzen edo joaten zirenen kopurua ere, merkataritza bidaiak aprobetxatuz, estimagarria izatea. Gipuzkoatik Arabara eta, ondorioz, Gaztelara heltzeko erarik eroso eta laburrena Arlaban zeharkatzea izan dela beti. Nafarroara, ostera, Aralar, Berastegi, Hernani, Oiartzun eta Hondarribiakoak izan direla. Pelegrinoentzatere hala izango ziren. Gaur egun Deba Garaiaz ezagutzen dugun eskualdeak, ikertuz gero, sorpresaren bat emango ligukeela, bere baitan batzen baititu probintziako arte erromanikoaren kontzentraziorik haundiena, Santiagori eta bide zaindariei eskainitako ermita eta eliza asko; behar bada, pelegrinaldien ezagutzearen seinale. Erreka baten inguruan antolatutako lehenengo bidea Deba haranekoa izan zela, XIV mendearen erdialdean. San Adrian kobako pasalekuak XV mendearen erdialdera arte ez zuela irispide haundiko bide izaera hartu. Gipuzkoa zeharkatzeko ardatz nagusiak XV mendetik aurrera Oria eta Deba ibaien arroetan antolatutakoak zirela. XVIII mendetik aurrera San Adrianek inportantzia galdu zuela komunikabide gisa. Trabesetarako bideak ere asko zirela (kostaldekoa, kasu), baina zerikusi handiagoa zutela herrien arteko komunikabide izatearekin, pelegrinaldiekin baino. Jatorrian komunikatzeko eta garraiorako zabaldutako bideek (joan eta etorrirako), bidaiariak eta pelegrinoak ere ezagutu zituztela, noski, Compostelara edo Compostelatik itzulian. Herri horietako artxibategi, ermita, eliza, ospitale, ordenantza eta bideen ikerketa sakon batek, esparru berri bat zabalduko ligukeela aztergai. Dokumentazioaren arabera, eta ondoren ikusiko ditugun artelanen arabera, Gipuzkoaren benetako protagonismoa XV mendeko bukaeratik aurrerakoa da. Europa guztian XI eta XII mendeetako pelegrinaldien loratzeari, XIV eta XV mendearen erdialdera arte areagotu zen barealdi luze batek jarraitu zion, izurriteek eta gerrek eraginda. Egoera hartan oso zaila zen bideari ekitea eta pelegrinoei ostatu eta babesa eskeintzea. Hobetzerakoan, ostera hasi ziren joaten eta Gipuzkoa gustoko pasaleku bilakatu zen, ordurako bazituelako bidaiarientzako moduko baldintza egokiak. Santiagoren ikonografia Europa guztian eta Ameriketan hain famatua izan zen Apostolua irudikatzeko tipo ikonografikoak aztertzerakoan sarri sarri jo beharko dugu bere izaera dotoretzeko eta miresgarri egiteko sortutakoistorio guztietara . Ebangelioek Santiago eta bere anaia San Juan, Zebedeoren semeak, Kristoren seme kuttunenak eta «Trumoiaren semeak» zirela diote. Apostoluen Ekintzetan, berriz, Kristoren Igokundearen ostean Jainkoaren hitza zabaltzen jardun zuela eta Herodes Agripak, horregatik, lepoa ebakitzea agindu zuela. Mendebaldean gertakari hauei buruzko istoriorik zaharrena, «Passio Magna», Apostoluen Brebiarioko Laugarren Liburuan agertu zen VII mendean, zeinak jaso zuen Palestinan sortutako kondaira apokrifoa, «Pseudo Abdias»ena hain zuzen. «Sampiroren Kronika»n (IX XI) eta «Historia Compostelana» (XII mende hasiera) delakoetan agertu zen lehengo aldiz gorpuaren «inventio» liluragarriaren gertakaria. XII mendean «Codez Calixtinus» izan zen ordura arteko istorio guztiei Apostoluak egindako mirakuluak gehitu zizkiona eta hedatu zituena Mendebaldeko kristauen artean. Eta azkenik XIII mendean Giacommo de la Voraginek, ia gaurdaino iraun duen kondaira egin zuen, aurrekoari mirakulu gehiago erantsiz. Iturri hauetan oinarriturik Santiago era hauetara irudikatu izan da: Irudi zaharrenetan Apostolu moduan jantzita agertzen da, tunika eta mantuaz, gehienetan ortozik, eta eskuetan liburua daramala, Jainkoaren hitza zabaldu zuelako. Gizon helduaren itxurra izaten du, ule kizkurra eta bizar motza. Inoiz jezarrita azaltzen den arren, usuena zutik egotea izaten da. Batzuetan artzapezpiku makila ere eskuan edukitzen du, bera izan baitzen Hispaniako lehenengoa. XIII mendetik aurrera atributotzat hil zuteneko ezpata ipini zioten. Erromanikoan, XVII eta XVIII mendeetan ohizko irudia izaten zen hau. Hasierako Apostolu irudiari XIV mendetik aurrera Pelegrinoen bereizgarriak gehituaz joan zitzaizkion: makila, maskorra, zorroa, eta kapela. XV mendean zabaldu zen kapelan maskorrak eta gurutzatutako makilatxoak ezartzea. XVI mendean erabat sendotuta zegoen tipo ikonografiko honi, tunika moztu, esklabina jantzi sorbalda gainetan eta berriro ortozik agertzen hasi zen. Gainera, atributo berriakjarri zizkioten: errosarioa, goilarea, «Compostelana» edo noragiria gordetzeko kutxatxoa eta kubia edo kalabaza. Mende berean kapela kokotean zuela eta jarrita ere, atseden hartzen, agertzen hasi zen. Beste era bat Santiago Zaldun itxuraz irudikatzea izan zen, bai Apostolu jantziaz baita gerlari jantziez ere. Beti zaldi zuri baten gainean, aurreko santu gerlarien tradizioari eutsiz, zaldipean mairua zuelarik askotan. Irudi zaharrena Compostelako katedraleko tinpano batean dagoena da, 1220. ingurukoa. Erromanikoan oso urriak ziren tankera honetako irudiak, baina XV mendearen erditik aurrera ugaltzen hasi ziren, XVlean hedatzeko. Askotan irudi hibridoak suertatzen ziren, nahastu egiten baitzituzten zaldunen, Apostoluen eta pelegrinoen berezitasunak. XVI mendean ere hasi ziren Santiago eskena desberdinetan agertzen: Pilareko Ama Birjinarekin batera; Clavijoko batailan; Sainduak egindako mirakuluetan eta bere bizitzari buruzko programa osoetan, bai pinturan eta bai eskulturgintzan. Ohizkoenak izaten ziren: predikazioa, heriotza, gorpuaren ekartzea Iria Flaviara, Hermogenes aztiarekin jazotakoa, idien pasadizoa eta hilobiratzea Santiagoren irudiak Gipuzkoan Lan honen helburua, Gipuzkoan dauden Santiagoren irudi guztien katalogo bat egitea baino, ikusi ahal izan ditugunez baliatuz, bere ikonografiak izan duen bilakaeraren berri eman eta egin zireneko garaiari gehixeago hurbiltzea izan da, gure historiaren eta izaeraren esparru bat hobeto ezagutzeko. Lanari ekiteko Gipuzkoako ermita eta elizei buruzkoak hartu genituen abiapuntutzat . Hasieran aipatutako irudi guztien bilduma bat egitea pentsatu bagenuen ere, kanpo lanaz hasterakoan zenbait traba aurkitzeaz aparte, errealitatearekin tril egin genuen eta horrela jakin: Santiagoren ardurapean eraikitako ermita asko desagertu egin direla, sainduak ostu egin dituztela, baten bat erre egin zela, berriztatzera eramanda zeudela, inork ez zekiela non zeuden, ermitak eta elizak itxita, etabar. Hala ere probintzia osoko Santiagoren34 irudiren eta berari eskainitako 3 erretaulen bilduma azaldu nahi genuke. a. Apostolugoaren partaide Leku desberdinetan azaltzen da: Hilobia: Debako elizan. Ataurrea: Debako elizan. Gangak: Goroeta (Aretxabaleta), Deba eta Eibarko elizetan. Kalistroa: Oñatiko San Migel elizan. Erretaulak: Bergarako San Pedro elizako poliptiko flamandarra eta erretaula nagusian, Oñatiko Bidaurreta komentuan, Eibarko San Andres, Oiartzungo San Esteban eta Donostiako San Bizenteren elizetan. Debako Santa Mariaren elizan bada San Juanena deituriko kapera bat, harrizko hilobi bat duena. Hilobi honetan bi zati bereiz daitezke: ohea esaten zaiona, zeinean dituen, Kristoren Bataioaren eskena bat inguratzen, Sasiolatarren ezkutuak, bi fraile dominikar eta bi frantziskotar. Gainean Apostolugoa, arku angrelatu batek babestua. Santiago pelegrinoen atributoekin ageri zaigu eta beste guztia moduan trauskil samar landuta. XV mendearen bukaerakoa dela esatera ausartuko ginateke: arkuak zorroztasuna galdu duelako, Kapera pribatuak XV mendean hedatu zirelako, arkuaren inguruko ornamentazioak ere mende horretakoa dirudielako, Sasiolatarrak 1517an frantziskotarren komentuaren fundatzaile izanik kapera pribatuaren eraikuntza aurrekoa izango zelako. Deba. Santa Maria parrokiako ataurrea. XVI mendea. Harria Eliza berean, sarrerako ezkerraldeko atezangoan beste irudi bat dago, XVI erdialdeko itxurakoa, ataurrearen eraikuntzako bigarren fasekoa dirudiena . Harrizkoa, pelegrinoa, maskordun iduneko haundidun tunikarekin jantzita, kapela kokotean erantzita, liburua esku batean, eta makila eta kartela bestean. Kartela honetan, Errenazimenduko letra tipo bateaz, 12 Apostoluen artean banatuta dagoen «Credoa»aren zati bat idatzita dauka, San Agustinen idatzi batean oinarrituta . Oñatiko San Migel elizako kalistroaren kanpokaldean badira kontraormetan «sendos tabernaculos con sus repisas y ymagenes» Juan de Santa Cruz irudigile oñatiarrak egindakoak, 1526. urtean sinatutako kontratu baten araberaOako harriaz landutakoak . Santiago San Juanen ondoan kokatuta dago eta irakurtzen diharduen pelegino baten antza du: mantu haundi batek ia tapatu egiten dio paparrean gurutzatuta daraman zorroa, kapela kokotean erantzita, eta makila apurtua agiri zaio. Erropak harrotuta azaldu arren, bizarren egitea, ilea, oraindik gusto gotikodunak dira. Oñati. San Migel parrokiako kalistroa. XVI mendea. Harria. Egilea Juan de Santa Cruz Ganga edo bobeda gotikoak ere aproposak suertatu ziren beren giltzarrietan Apostoluak kokatzeko. Hala nola, Debako Santa Maria elizan, Goroetako Santiagorenean eta Eibarko San Andresenean. Hiruretan Santiagoren soinak daude pelegrino gisa jantzita. Lehena Pedro de Mendiolak landua 1575 1599 bitartean ; besteen egileak, berriz, ezezagunak dira eta estiloagatik XVI mendeko 3. laurdenekoak direla esan genezake. Goroeta (Aretxabaleta). Santiago elizateko gangetako giltzarria. XVI mendea. Harria Erretauletan ere XVI mendean maiz irudikatzen dira Apostolugoak. Bergarako San Pedro elizan, besteak beste, birritan aurkituko dugu: San Migelen poliptiko flamandarreko predelan eta erretaula nagusian. Lehenean, Salbatzailea erdian dela, Apostoluak binaka partitzen dira alde banatan, Santiago bere anaia San Juanen ondoan dagoelarik. Zur pintatuan egina, pelegrino ikonografia ezaguna du, tradizio gotikotik oso gertu: ortozik, kublarentzako kakodun makila, zorroa, eta tunika eta mantuaz jantzita. Brujasko tailerren batean 1520 1530 inguruan egindako taula ederra da oso Beste irudia, erretaula nagusi platereskoko Epistola aldean dago: lezarrita, irribarretsu, belaun gainean liburua zabalik, kubidun makila gurutzeduna eskuan, maskordun kapela eta tolestura haundiko mantu zabalean bildua. Irudi ñarroa, tentea, gogorra, mugimendu gutxikoa. Egilea nor den ez da jakin ahal izan eta XVI mendearen lehen herenekoa dela ematen du . Bergara. San Pedro parrokiako erretaula nagusia. XVI mendea. Zur polikromatua. Oñatiko Bidaurretako komentuko erretaula platereskoarenpredelan ere, Apostoluen artean, Santiagoren eseritako irudia daukagu San Pedro eta San Juanekin batera. Erliebean egina, pelegrino gisa azaldua, bisera tankerako kapelaz. Fundatzailearen agindua, 1531 ko testamentuan, Burgosen egitekoa izan zen arren, herriko Juan Martínez de Olazaranek egin zuen. Pintatu eta urreztatu, berriz, Juan Martínez de Olazaranek, Lope Lorenzok eta Martín Ochoa de Irazabalek egin zuten . Oñati Bidaurreta komentuko erretaula XVI mendea. Zur polikromatua. Egilea: Juan de Olazaran. XVI mendearen bukaeran aldaketa bat nabaritzen hasten da, Santiagok pelegrinoen atributo batzuk galdu egin zituelako, agian protestanteen kritikek eta irainek eraginda, jazkerak edozein Apostolurenak bezalakoak dira eta lehendik geratzen zaion berezitasuna makila besterik ez da. Eibarko San Andresen, Donostiako San Bizenteren eta Oiartzungo San Estebanen erretauletan, bederen, hala da. Eibarkoa Juan de Araozek landu zuen eta 1587an kontuak egin zituen herrikoekin bere lana pagatzeko. Erromanismoaren eredu da, Michelangeloren «terribilita»rena alegia, bekoskoa, jarrera heroikoa, erromatar erako jantzia tolestura haundiekin gauzatu zuen egileak. Donostiakoa, ostera, Ambrosio de Bengoecheak egin zuen, 1583ko kontratuaen arabera. Eibarkoa baino irudi gozoagoa da . Eibar. San Andres parrokiako erretaula nagusia. XVI mendea. Zura. Egilea: Juan de Araoz. Oiartzungoa, berriz, XVII mendekoa da. 1629an oiartzuarrek kontratua sinatu zuten Ilunberriko Juan de Huicirekin eta honek 1640an oraindik bukatzeke zeukan. 1724an Manuel de Alquiza Leete donostiarrak pintatu zuen arte ez zen urreztatu . Gregorio Fernándezek hain gogoko eta hainbeste hedatu zuen barroko naturalista korronte estetikoan sar genezake: tolestura almidoiztatuak, ile harroak, mosu polita. Zutabeen taiuketan Juan de Bazcardok egiten zituenen antz handia du. b. Beste Saindu Batzuren Artean Santiago agertzen zaigu: Gangan: Azatzako Otaloratarren kapera (Aretxabaleta) Erretauletan: Elgeta, Arriaran(Beasain) eta Larraul. Otaloratarren kapera Azatzako San Juan Bataiatzailearen elizan dago, Ebangelio aldean, elizako lekurik pribilegiatuenean. Juan de Otalorak, Errege Katolikoaren zerbitzariak, 1540an fundatu zuen San Migelen adbokaziopean eta hiru aldarerekin. Garaiko gotikoan eraiki zuen eta izar itxurako gurutzedun gangaz estali. Bere anaia zen Sancho de Otalora Galarza (1498 1570), leinuko pertsonaiarik garrantzitsuena (Salamancan Zuzenbidea ikasia, Sibilian epaile, Carlos I Enperadorearen Erret Kontseilukoa), Espainian bizi izan eta gero, erretiratzera sorlekura itzuli zen 1562an . Hil arteko urteak elizako eta sainduen liburuak irakurtzen pasatu ei zituen eta, itxura denez, bere hilobia prestatzearekin batera, kapera guztiz dotoretu, hornitu eta jantzi egin zuen. Dotoretze honetan gangetako harrizko giltzarrien gainean egurrezko medalloiak jarri zituen, zeinetan bere ezkutuarekin batera bere debozioko sainduak irudikatuta dauden. Hauen artean, Santiago pelegrinoaren bustoa aurkitzen da, domina biribil baten moduan sartuta, eta «a candelieri» motiboez apaindutako orla karratu batek inguratuta. Urreztatu zen moduan mantentzen da. Elgetako eliza nagusiko Ibarratarren Santiagoren erretaula deritzana kontserbatzen da Epistolaldeko gurutzerian, bere leku originaletik kanpora. Nahiz eta M.A. Arrazolak Santiago Txikiarena dela esan, eskuineko eskuan daraman makilak Haundia dela diosku. Bere esanetan, errataula hau probintzian dagoen italiar kutsu handiena duena da: bai arkitekturagatik, bai mitologi apainduragatik, baita irudien klasikotasunagatik ere. Bere egitekoa 1564an Miguel Llorenterekin kontratatua izan zen . Eskuineko oin traketsa landu zuenean autorea ez zen oso fin ibili, baina hala ere oso ondo lortutako irudia da. Makila soildun Apostolua lasaitasun klasiko baten jabe da, antzinako erromatar bat dirudielarik. Arriarango San Pedro elizako erretaula nagusian, ostera, Santiago berriz ere pelegrino moduan agertzen da: soineko motza, kapa luzea, maskordunkapela eta makiladuna. Arriaran (Beasain). San Pedro parrokia XVII mendea. Egilea: Juan de Mendiaraz. Irudi geldo samarra da, adierazkortasun guttikoa, aurrez aurre begira, ordura arte Euskal Herrian indartsu mantendu zen erromanismoaren indarra galtzen hasia. 1627 an Juan de Mendiarazek eman zuen bukatuta bere elizan . Larraulgo San Esteban elizan berriro Apostolu gisa azaltzen da. Kubidun makila du atributotzat. Juan de Otaeguik landutakoa da 1718an. Bere kide den San Inaziorengatik diote herri aire bat agertzen duela, tokietako zurlangileek egindakoak bezala . Eritziak eritzi, Juan de Otaeguik ez zuen lan txarrik egin. Larraul San Esteban parrokia. XVIII mendea. Zur polikromatua Egilea Juan de Otaegui c. Santiago Pelegrinoaren Irudi Soilak Bat ezik, beste guztiak ermitetakoak dira: Etxean: Ubera (Bergara) Ermitetan: Zarautz, Astigarraga, Basalgo (Bergara), Aizarna, Uzarraga (Antzuola), Ikaztegieta, Ereñozu (Hernani). Ubera auzoko Martokua baserriko bide kontrako orman sartuta, Elgetatik Bergarara bitartean, ia guztiz hondatuta dagoen harrizko Santiagoren imajina ongi antzeman daiteke, kapelagatik eta makilagatik ere bai. Zerbait haundiagoren baten zatia dela esan daiteke, agian, bidagurutze batena. Saindua maskordun nitxo batean kokatua egoteak Erenazimenduan datatzeko balioko liguke, XVI mendearen erdialdeko platereskoan asko erabili baitziren. Kilometro guttitara, Basalgon, zur polikromatuzko beste irudi bat daukagu, zaharragoaren itxura duena, Santuari eskainitako ermita gotiko batean (XV bukaera edo XVI hasierakoa). Bedeinkatzen ez balego, pelegrino arrunttzat hartuko genuke: kubidun makila, zorroa gerrikotik zintzilik, kapa eta buruan kapela txiki bat. Bergarako artea ikertu duten Aranburu eta Gil Massak diote , arrazoizko zalantzak kontuan harturik, XV mendean koka daitekeela. Gure ustez, zertxobait atzera daiteke, berezitasuna ematen dion kapela txikia gogoan badugu. Kapela hauek 1500. urte inguruan modan jarri baitziren eta 1450 1500 bitartean,Alemanian I. van Meckenem ek grabatutako Hamabi Apostoluen estanpen artean ere, Santiago Basalgokoaren antzeko kapela bat jantzia agiri da Bergaratik Urretxurako bide zaharrean, 1503. urtean dokumentatua dagoen Uzarragako San Martzialen (Lehen Santa Katalina) ermita gotikoan (XV bukaerakoa edo XVI hasierakoa) beste imajina bat daukagu, Errenazimenduko egurrezko egitura arkitektoniko batean kokatuta. Basalgokoa moduan, bedeinkatzen diharduen pelegrinoa da, oso hieratikoa, eta ileen egitean bestea baino eskasagoa. Tunikaren gainean daraman «loba» izeneko jantzia Gaztelan XV mendearen bukaeran modan jarri zen eta XVI mendean mediku, doktore, lizentziatu eta elizgizonena bihurtu zen . Beraz, Uzarragako hau ere azken mende honetakoa izan daiteke. Zarautzen, 1505. urtean dokumentatutako Urtetako San Sebastianen ermitan, Santiagoren zur polikromatuzko imajina eder bat gordetzen dute. Irudiari dagokionez, ibiltari agertzen den bakarra da. Pelegrino erara jantzia: kubia esku batean, makila bestean, zorroa paparrean gurutzatuta, ortozik, eta kapa eta kapela bizkarrean atzeratuta. XV mendekoa dela diote , eta guk gaineratuko genuke oso berandukoa edo XVlaren hasierakoa behar duela izan, garai horretako kutsua baitute bere ileak, bizarrak eta begiek. Egileari eta jatorriari buruz ezer ez dakigu, baina bere oinarrian egon daitekeen F.V.B. maisuaren estanpa batean Santiago tankera berean agertzen da: oinezean, kapa atzeratuta, bizarokotz luzeak eta hanka arteko tolesturek ere egite bera dutelarik . Aizarnako Santa Engraziren ermitan Santiago pelegrino gisa azaltzen da: esku batean maklla Izango zuen eta bestean liburua dauka. Maskorrak kapela haundian eta kaparen idunekoaren alde banatan dauzka. Irudi hau ere XVI mendearen hasierakoa dela esatera ausartuko ginateke: soinean daroan kapa frantzesa ordukoa da , baita bizarra okotzean erdibituta izatea ere. Bestalde, badu detaile bat, bere jatorriarekin zerikusia izan dezakeena, Flandesko Malinas hiriko irudi askokdutena, tunikaren mauken inguruan kapa jasota edukitzea alegia. Astigarragako Santiagomendiko ermitan, berriz, alabastrozko irudi bat gurtu izan da, XII XIII mendekotzat hartu izan dena eta horrela balitz, Europan tankera horretakoa egon daitekeen zaharrenetarikoena gerta daitekeena. Baina zer dela eta alabastrozko irudi hau Astigarragan? Ez da bakarra inguru horretan, zeren gehiago dauden Hondarribian (Santa Katalinaren erretaula), Oiartzunen (San Esteban parrokiako Pietatea) eta Errenteriako Salbatore ermitan (San Klemente, Aita Guztiz Ahaltsua Semearekin, eta beste zati batzuk). baita Bizkaian eta Araban ere. Aurrekoen artean katalogatutako obren jatorria (Bizkaia, Araba eta Hondarribiakoak) Ingalaterran jartzen da, hango eta Euskal Herriaren arteko merkatal harremanen fruitu. Hasieran ingelesen alabastrozko obren produkzioa Iuxuzko hilobietan izan zen ezaguna, baina XIV mendearen erditik aurrera, produkzioa industrializatu egin zenean, kalitate maila apalagotu egin zen. Hilobien lekua, geroago, erretaula txikiek hartu zuten eta gutiago irudi soilek. Kalitatearen eskasia XV mendetik aurrera izugarri areagotu zen eta beronen eza polikromiaz eta urreztaduraz estali eta konpontzen zuten Alabastroak duen bizitasunak, dotoreziak, gaineko polikromiak eta aukerako prezioei esker obra hauek erosteko modukoak bihurtzen zituen eta, gaur egun, kontinente guztian zehar barreiatuta aurki ditzakegu. Holako obraren bat ote da Astigarragako Santiago hau? Edozein modutan ere, pelegrinoen atributo guztiak daramatza, eta hau ez da normala XIII mendeko irudietan. Trauskiltasunaren azpian, XVI mendearen hasieran behinik behin landutako obra bat antzeman daiteke: jantziak, tolesturetan egindako ahaleginak, kapa trabatzeko lokarria edo aletxa, ikonografia bera. Artisau baten lana dirudi, kutsu zaharkitua ematen diona, hala nola, begi haundietan, matraila beteetan, ilearen adats zuzenetan, bizar puntetako kiribilotxoetan. Orohar, bitxia izatez aparte, ez da balio artistiko handikoa.Eta azkenik, XX mendeko 2 irudi, hauek ere sailean egindakoak diruditenak, Ikaztegietako Pilarikaren ermitakoa eta María Dolores Ubarretxenak fundatutako Ereñozuko Santiagorenekoa. Haundiagoa eta biziagoa lehena, txikiagoa eta motelagoa bestea. Biak, bestalde, antzeko ezaugarriekin: esklabinadun tunikez jantzita, liburuaz, maskorrak eta kubidun makiladunak, gozotasuna nabari zaienak, lasaitasuna, zerurako begiradaz, bakiosoak. d. Santiago Zaldun Irudi soila: Deba. Erliebeak: Zubieta, Uzarraga (Antzuola) eta Aia. Pintatua: Goimendi (Elgeta). Miniatura: Tolosa (Gipuzkoako Artxibategi Orokorra). Egun Zumaiako Zuloaga Museoan irudiren bat dagoen arren (Gaztelatik ekarria ornen), Debako parrokian gordetzen da Gipuzkoako Santiago zaldunaren irudi zaharrena, mukulu biriblleko bakarra. 1778. urtean bere ermita profanatuta eta hondatuta zegoelako, Santa Katalinarenera eraman zuten eta handik oraintsu parrokiara . Zurezkoa eta polikromia hondarrak ditu. Zaldia falta du (bi piezatan egindakoa izango zen segurutik) eta eskuak apurtuta dauzka. Besoen konposizioagatik, eskumako eskuan ezpata edukiko zuen. Ez du atributo berezirik. XV mendean oso modan egon zen boneta darama buruan, eta begiradak eta jazkerak ere mende horretakoak dirudite. Egileak oso zaldun hieratikoa lortu zuen, grazia apurra mantuaren tolesei eman zielarik. Zubietako Santiagoren elizako erretaula nagusian, pintatutako beste saindu batzuren artean, erliebean tailatutako zaldunaren eskena bat dugu, zur polikromatuan egina eta XVII mendearen hasierakoa, 1649. urtean Catalina de Urrizmendik urreztatzea agindu zuena , baina itxura guztien arabera berriro gainetik pintatua. Saindua tenteegia da; hala ere plastikotasuna erdietsi du artistak irudiak paneletik atera dituenean. Bere jantziak, proportziogabeak dira, larregi bortxatuak koadroa betetzeko. Mazkordun zorroa paparrean gurutzatuta eta buruan sasoiko modako kapela bat darama. Horretarako lagungarri erabili dituelarik urrutiko mendien zirriborroa eta lainoak.Irabazle gisa azaltzen da, arrapaladan mairuen gainetik, hauek erabiltzen zuten zimitarraz harmatuta. Uzarragako San Martzialen ermitan, Santiago pelegrinoaren irudiaz gain, zaldunaren beste bat kontserbatzen dute, erliebean landua, marko barroko batez inguratuta. Egileak, ezpata ezik, eskena soslaian azaldu du, gogortasunaz, trauskil eta trakets landuta. Jazkeragatik XVIII mendekoa dela baiezta dezakegu, batez ere hegal haundiko maskordun kapela eta esklabinarengatik. 1703. urtean inprimatutako Santuaren Meza liburu bateko barruko azalean (bere festa egunean Uzarragan meza ospatzen zuten) grabatu bat dago, zeinean artista edo artisauak inspirazioa har zezakeen bere lana burutzeko . Kalitate desberdintasuna salbu, bien arteko parekotasunak nabariak dira: ezkutua, kapa airean, lurrean galdutako ezpata, zaldiaren aurrean zutitzen ari den etsaia. Aian dute bere izeneko azken gotikoko ermitan, gure ustez, Gipuzkoan dagoen zaldunaren irudirik onena. Zur polikromatuan egindakoa, altuerliebean, zaldia aurreratu egiten delarik ikuslearengana. Oso dinamikoa, plastikotasun haundikoa, xehetasun eta zehaztasun haundiaz. Hondoko paisaiaren aurrean, Santiago belaunak jasota dauzkan zaldiaren gainean dago, dotore, tunikaz jantzita, esku batean bandera zuri haundia, eta bestean gurutze txiki bat, zalantza barik, ezpataren ordez jarria geroago. Elgetan, lekuz aldatuta zaharra jausi zenean, Goimendi auzoan, Azurtzatarrena ornen zen Santiagoren ermita dago, Plazentzia Bergaratik Bizkairako antzinako komunikabideen inguruan kokatua. Galdutako imajinaren ordez, Espainiako azken Gerratearen ostean, Simon Arrieta pintoreak (Bergara, 1915 1969) erretaulatxo neoklasiko batean dagoen margolana egin zuen. Aukeratu zuen tipo ikonografikoa irabazlearena izan zen, belaunak altxatuta dauzkan zaldiaren gainean, Santiago bandera zuri haundiaz eta ezpataz harmatuta azaltzen da. Koadroa kolorezko orbain haundiez taiututa dago, detaileak ia zirriborrotuta, bai mairuak, bai maskordun esklabinadun jantzia,baita zaldiaren grinak ere. Tolosan gordetzen den 1558.go Uztailaren 16ko Valladolideko Erret Kantzelaritzaren Erret Gutun beterazle batean, Gipuzkoako probintziak Donostiako Kontzejuaren aurka duen auzian, Donostiako Santa Katalina zubiko garraio eta bidasariak direla eta , Santiago zaldunaren miniatura bat pintatu zen pergamuan DON FELIPEren Daren barruan. Santiago zaldi zuriaren gainean, tunika urdinaz, mantu gorriaz, pelegrinoen maskordun kapela eta ezpataz armatua. Zaldiaren hanka azpian bi etsairen buruak ikus daitezke, paisaia sinple baten aurrean. Itxuragatik tailerreko lana dirudi, Felipe Ila erregeren garaian dokumentu ofizialetan ohizkoa zitekeena . e. Erretaulak Hiru besterik ez daude probintzia guztian: bata, Seguran, bestea, Goroetan (Aretxabaleta) eta hirugarrena, Astigarragan. Segurakoa gaur egun presbiterio ondoko gelatxo batean gordetzen da, bere kaperatik atera zutenetik Aste Sainduko Pausuak gordetzeko. Ez da guztiz ezezaguna, bai kaperak eta bai erretaulak ere jaso dutelako ikerlarien arreta beren izatea ez bada ere aditzera emateko. Ez dago inongo daturik ez egileari buruz, ezta kaperaren eraikuntzari buruz, ezta erretaula bera edo kapera egitea agindu zuenari buruz. Orain arte ontzat emandako hipotesia izan da kapera eta erretaula Izpiritu Sainduaren Ospitale Ordenarekin erlazionatuta zeudela, Segurako jurisdikzioan (Zegaman) izen bereko Priorato bat zegoelako, Gorosabel historialari giputzaren esanetan «desde tiempo inmemorial». Baina Iruñeko Gotzaitegiko Artxiboan gordetzen den 1548ko auzi batean , 1503ko Aita Santuaren Bula originala gordetzen da, zeinean baimena ematen den Sancti Espiritus deritzan Prioratoa eraikitzeko. Mende bereko bigarren erdialdean ez dirudi oso normala izango zenik, laguntzeko sortutako Ordena honek dirutza bat gastatzea kapera eta erretaula hau egitean, berak bazuenean non gastatu. Gure ustez, kapera eta erretaula hau egitearen arrazoia edo jatorria beste gertaera batean aurkitu beharko genuke, horretarakoirudikatutako ikonografiak laguntza haundia emango digularik, aurrerago ikusiko dugun moduan. 1565. urteko maiatzaren 9an Isabel de Valois, Espainiako Felipe Ilaren hirugarren emaztea, Baionara zihoala Segurara heldu zen Mendekoste Bazkoaren bezperan, eta eguna hain haundia zenez, astelehenera arte (hilak 11) bertan gelditzea erabaki zuen. Baionatik itzultzean berriz ere Segurara uztailaren 6an, opariak hartu ondoren, hurrengo egunean Madrilerantz abiatu zen . XVI mendean kaperak elizetan bi xederekin egiten ziren: edo hilobitarako edo debozio partikularretarako. Lehenak bezain garrantzitsuak ziren gertaera mirakulutsuren bat ospatzeko edo erlikiaren bat gordetzeko jasotakoak. Hauen eraikuntza elizgizon, aristokrata, dirudun edo Erret familiakoek ordaintzen zuten. Eta berauek antolatu eta dotoretzeko erretaulak eta errejak jartzen zituzten . Gure ustez, Seguran, kristauentzat horren berezia zen Mendekoste egunean erreginaren egotearen gogoangarritasuna ospatzeko, kapera hau jaso zuten eta apainduko zuen erretaulan, Trentoko Kontzilioak aholkatutakoa beteaz batera, eguna bera gogoratuz, Espainiako monarkiarentzat gustoko ziren gaiak azaldu zituzten, Frantziako patroia ere ahaztu barik, Isabel de Valois frantzesa zen eta. Kapera eta Segurako eliza estilo eta tankera berekoak dira (gangak, giltzarriak, harlanduak) eta garai berean egindakoak dirudite. 1564an elizaren berriztatzeko eta haunditzeko obrak hasi ziren eta 1580an Santiagoren kapera dotoretzen ziharduten . Data biak bat datoz kaperaren eta erretaularen estiloarekin, eta bildur barik ordukoak direla baiezta genezake. Estiloagatik, erretaula erromanismoaren aurrekoa da, baina platereskotik urruntzen dagoena, klasikoagoa, «Erromako» modari jarraituz egina. Zur polikromatuan landutako erretaula txikia da: predela, gorputz bakarra bi zutaberekin alde banatan, arkitrabea, eta atikoan frontoi makurra. Atikoaren alboetako garrontzi biak ezik, guztia erliebean landuta dago. Hala ere arlo arkitektonikoa ondo markatutadauka, eta aurreratuta dauzkan bi zutabe ildaskatuek adierazten dute egileak dinamismoa lortu gura izan zuela, manierismoaren hildotik laua izateari gaineratuz. Arkitekturaren apaindura gisa, moldura klasikoak erabili ziren, aingerutxoen friso bat arkitrabean, eta zutabe korintioetan lehen herena kartela uhel itxurakoez bete zen. Kartela hauek, zuzen zuzenean, Hieronymus Cock holandarrak (1507 1570) editatutako grabatu batetik kopiatu zituen egileak Ikonografiari dagokionez, nahiz eta txikia izan, oso aberatsa da. Predelan bertan 16 dira irudikatutako imajinak, denak gorputz osokoak, ondo modulatutakoak, anatomia eta tolestura landuak, orekatuak, eta plastikotasun haundikoak. Modu simetrikoan antolatuta dago, alboetatik sagrariorantz (gaur egun ez dauka): 2 Ebangelista, «Arma Christi» bat, Kristoren Pasioko eskena bat, «Arma Christi» bat, Santu bat eta «Arma Christi» bat. Guztira: lau Ebangelistak euren sinbolekin, sei «Arma Christi» edo aingeru Kristoren Pasioko sinboloekin (mailua, arantza koroa, eskilara, zutabea, lantza eta ozpinaren makila), Santiago pelegrino gisa (Espainiako patroia) eta beste Saindu apezpiku bat, San Martin Tourseko izan daitekeena (Frantziako patroia), apezpiku jantzien azpian habitua daramalako, zeren Saindu hau karguduna izan aurretik, monjea izan baitzen . Denen azpian inskripzio bat: «SOLI DEO HONOR». Inskripzioa da, hain zuzen, erretaularen izpiritua argitzen duena. Trentoko Kontzilioaren inguruan (15451563) eliza katolikoan berria ez zen eztabaida areagotu zen, imajinen balioa zalantzan jartzen zuena alegia. Protestanteek zioten sainduei zuzendutako kultuak Jaungoikoari eskainitakoak besteko garrantzia hartu zuela eta askotan ordezkatu ere egin zuela. Eliza katolikoak hartu zuen jarrera, ordea, sainduen debozioak defenditzearena izan zen. Sainduek ordura arte uzta onak lortzen edo osasuntsu izaten laguntzen zuten, baina pentsamendu erlijiosoaren aldaketaren ostean, gizakien salbaziorako bitartekari izango ziren, beti Jaungoikoarengorazarrerako . Horregatik, Segurako predelan, Jaungoikoaren hitza jaso zuten Ebangelistekin batera, Santiago eta San Martin ditugu (errege erreginaren erresumetako patroiak) eta Kristo ren Pasioko 8 irudi, hots, sei «Arma Christi», Ecce Homoa eta Kristo zutabeari lotua. «Arma Christi»ak Ertaraoan hasi ziren azaltzen Arte Ederretan eta Kristo sufritzen zegoeneko irudiei lotzen zitzaizkien. Barroko aurrean ohizkoa izan zen, «Arma Christi»ez gain, Pasioko pasarte bi hauetan indarra jartzea, zeren, debozioko irudiak izatetik aparte, Pasioaren izpiritua ongien adierazten zutenak ziren . Panel nagusia, maskor baten azpian, Santiago zaldun mauruhiltzaileari dedikatuta dago, Clavijoko batailan gertaturikoa kondatuz. Eskena betearen ordenamenduak Ertaroko kutsua du eta Paolo Ucellok San Romano bataila gaiaz pintauttakoa gogorarazten digu. Perspektiba kontzeptualari esker antolatuta dago. Goitik behera: paisaia malkartsua, lantzak eta banderak, burrukalariak eta hildako mairuak krudelki antzemanda. Ezker eskuinekoan, berriz, Santiago da erdibitzailea, zaldun bakarra, Kristauen buruzagi izanik txarren irabazlea da. Zaldi gainean, banderaz eta ezpataz harmaturik zapaltzaile nagusia da, neurrian ere nabarmendua. Santiagoriko debozioak gorakada izugarria izan zuen Espainian, horretarako XVI mendeko gerlak oso aproposak izan zirelarik. Jakina da Hispaniako gudalosteek Errekonkistatik gehiago «Santiago y a ellos» edo «Santiago» oihu eginez egin zituztela konkistak eta Iur hartzeak. Espainiarren gerla ulua bihurtu zeri etsaia edonor zelarik, zein turko, protestante edo indio. Soldaduen eta zaldunen saindurik maitatuenetarikoa izan zen . Espainian eta Euskal Herrian hain gogor bizi izan zen Kontrarreformako giroan gai aproposa izan zatekeen hau: Santiago infidelak akabatzen oso eredugarri bilaka zitekeen protestanteen aurkako burruketan. Frontoiko Mendekosteren eskenak osatu egiten du Eliza ekinkidearen mezua, sasoi hartan sendotutako pentsamoldearekin bat eginik. Mendekosteegunean ospatzen zen Izpiritu Sainduaren etorrera Lurrera, Jaungoikoak Ama Birjinari eta Apostolugoari bere hitza zabaltzeko agindu zienekoa. Mementu hori Elizaren sorreratzat hartu izan da, eta benetan inportantea zatekeen adieraztea Elizaren izatea protestanteek loka jarri zuteneko garai zail haietan. Eskena Idatzitakoari moldatzen zaio: barrukaldean jazotzen da, osteko arkitektura klasikoei esker lortuz; oso dinamikoa, Ama Birjina eta Apostoluak urduri eta zeinuka agertuz. Denak moldura buruan dagoen uso itxurako Izpiritu Sainduari begira daude, bere grazia errainu gisa hartzen duten bitartean. Egurrezko aulkietan jarrita, Ama Birjinaren aurrean belaunbiko dagoena ezik, Oñatiko Unibertsitateko erretaulako eskena bera gogorarazten digularik. Eskena erregistro bertikaletan antolatuta dago, marko makurrari guztiz egokituta. Egilea ezezaguna da guretzat, baina lortutako emaitzaren aurrean, nahiz eta polikromia berantiar eta eskasak bere lana estali, artista trebe eta kalifikatua zela esan genezake. Goroetako erretaula Santiagoren bizitzari eskainitako bakarra dugu Gipuzkoako probintzian, auzo horretako elizaren titularraren omenez jasotakoa. Goroeta Aretxabaletako auzo bat da, antzinako Arabarako bide baten ondoan kokatuta eta Oñatiko kontearen jurisdikzioko lurrak izandakoetan dagoena. Erretaula honen aipamen dokumentalei esker jakin genitzake egilearen izena eta landu zeneko data. Elizako «Libro de Cuentas de Fábrica» delakoan hasierako orrialdeztatu gabeko folio apurtuetan (1590eko bisitaldikoak seguruenik) irakur daiteke, Calahorra La Calzadako Gotzaiaren Bisitatzaileari egindako deskarguaren sailean. «ltem que gasto trece reales en el pleyto que trato con los oficiales que habian hecho el retablo en la dicha iglesia y de cobrar los alcances que debian los mayordomos a la dicha iglesia». Aurrerago, 1595eko Azaroaren 24ko bisitaldian, «Item 223 reales que han dado a Miguel de Sardaneta de lo que a de aver del retablo»,«ltem 31 reales de un conoscimiento que dierona la muger de Lope de Yramain por lo que ha de haver del retablo». 1601ean, berriz, egilea nor izan zen zehazten da, diotenean «Item dio por descargo ciento y setenta y seis reales que pago a Miguel Pérez de Sardaneta para en carta y pago que ha de haber del retablo que hizo para la dicha iglesia no mostró carta de pago y el cura certifico haberle pagado, mando hobrase carta de pago», «Item dio por descargo otro ducado que pago al dicho Miguel Pérez de Sardaneta». Eta azkenik, bisitatzaileak agindutako «Comission» batean diote «verifiquen las cuentas con quentas con Miguel Perez desardaneta enraçon de lo que a cobrado y se le a pagado para el retablo que hizo y le an por todo rigor y censuras a que aya de dar y de carta de pago de todo lo que avia recorrido y asi bien cumpla a todas y qualesquiera personas que debieren diezmos o en otra qualquiera manera a la dicha fabricay ansi lo probeyo, mando y firmo» . Deskargu hauen arabera, badakigu egilea Miguel Pérez de Sardaneta izan zela, 1590erako erretula bere lekuan jarrita zegoela (ez oraingoan, zeren presbitergoaren norabidea aldatuta baitu), eta 1604rako ordaintzea bukatuta zutela, harrez geroko bisitaldietan ez delako behin ere agertzen. Erretaula hau ere zurezkoa da, urte gutxi de la trauskilki polikromatua eta estiloz erromanista. Osatzen dute: predelak, 2 gorputzek, 3 kalek, eta frontoidun atikoak. Arkitektura oso sinplea du: marra zuzena da nagusi, titularraren arkosolioan edo atikoko kiribilduretan ezik. Eskenak markatzeko fuste leuneko zutabeak ditu, ordena gainjarriekin (jonikoa eta konposatua). Apaindura gisa, arkosolioaren pilastra ildaskatuak eta arkuarteko aingerutxoak, kaxetan kateadura manieristak, eta kiribilduretan, garaiko modari jarraiki, erdi etzandako mutilak (askogatik irudirik eskasenak). Arkitekturaren edo mihiztaduraren egilea baliteke izatea arestiko Lope de Yramain. Beran ere agertzen delako erretaularekin zerikusia baleuka moduan, diru kopuru haundiak kobratzen eta orri apurtuetan bereizena lotzen delako «entallador» ogibidearekin . Honi 1590ean 69 dukat ordaindu zizkioten, 1593an bere emazteari 106 erreal elizan egindako lanaren truke, eta urte bi beranduago 33 erreal . Eskulturari dagokionez, erdiko kalea mukulu biribileko irudientzat gorde zen eta alboak erliebean landutako eskenentzat. Bankoan edo predelan, sagrarioaren alde banatan (1590ean egina zegoen, baina egun desagertu egin da), bi atlante gaineko zutabeei eusten eta turbantedun bi gizon erdi etzanda daude, filakteriaz hornituak, Oñatiko Unibertsitateko erretaulakoen antzerakoak. Turbanteak eta filakteriak Itun Zaharrera edo Ebangelistengana eramango gintuzkete, kontatzen den historiari legitimazioa emanez. Santiagoren kasuan San Markos eta San Mateo izan ziren bere berri ugarien eman zizkigutenak eta, beharbada, euren irudiak lirateke. Erdiko kalean Trentoko Kontzilioaren inguruan sendotutako erlijiotasuna azaltzen da, Santuen bitartekaritzaz Jaungoikoarengana ailegatzearen ideia, alegia. Sagrario gaineko arkosolioan sakristian gordetzen den Santiago pelegrinoaren irudia zegoen, maskordun sandaliak eta kapela jantzita, esklabinadun kapa haundia, makila esku batean eta liburua erdi zabalik bestean, hatzamar bat dotoreziaz sartuta daukalako. Oinezean irudikatzeak, gorputza alderatuta eta begirada albora eukitzeak dinamismo eta errealismo haundia ematen diote. Itxura dinamiko bera du gainean erromatar legionari gisa jantzitako Santiago zaldunak ere, banderatxoaz eta ezpataz armatuta. Santiagoren bereizgarritzat, zaldia eta berak apaintzeko daramatzaten maskorrak. Orduko erretaula guztiak bezala, atikoa eta frontoia betetzen dituzte Kalbarioak, Jerusalem bailitzan pintatutako hiri baten aurrean; Aita Guztiz Ahaltsuak eta Izpiritu Sainduak, Kalbarioko iltzatuarekin batera Trinitate bat osatuz. Trinitatearen misterioa, meza guztietan gogoratzen dena, ez zen jai moduan ospatu kristau guztien artean 1334 an Juan XXla Aita Santuak horrela erabaki arte, nahiz eta komunitate batzuk lehendikere ospatu. Trentoko erabakiekin katixima egitea agindu zuen Aita Santuaren agintealdian (1566 1572), Pio Varenean hain zuzen, gauzatu zen egun horretako ofizioa eta ulergarria da indartzeko ahaleginetan erretauletako agerpenak ugaritzea Goroetakoan egin zen legez. Eskenak narratiboak dira eta santuaren bizitzari eskainitakoak soil soilik. Ordenamentua arraro samarra da, lehengo gorputzean Santiagoren lepamoztea eta gorpuaren «traslatio» a kokatuta daude eta bigarrenean, ostera, bi mirakulu, bata hil aurrekoa (Hermogenes aztiarena) eta bestea hil ostekoa (Clavijoko bataila). Azken hau egiteko ezik, beste guztietan Giacomo de la Voraginek jasotako kondaira dago oinarrian . Honen esanetan, Santiagori Herodes Agripak heriotz zigorra eman zion ezin zituelako jasan bere egiak eta mirakuluak. Hiltzeko aukeratutako era lepoa moztearena izan zen. Baina hiltzera zihoala ere Santiagok mirari gehiago egin zituen, bideko elbarri bat sendatu eta bera lotuta zeraman Josias eskribariak bataioa eskatzea, kristau bihurtzeko asmotan. Azkenean biak hil zituzten. Goroetan imajinetan kondatu zutena, alegia, hauxe berau izan zen. Santiago erdian da, begiak estalita, belauniko, eskuak bizkarrean lotuta, heriotzaren zain; aldamenean borreroa txarrantxa jasota, eta beste aldean, Josias bere txanda itxaroten. Atzean judutarrak eta Herodes. Aingerutxo bat gortina ostetik jazotakoa ikusten ari da. Aingeruak eta gortinak «Traslatio»aren eskenan errepikatzen dira; honetan, ordea, protagonista guztiak babesten dituzte, Rafaelen lan askotan ikus daitekeen moduan. Hildakoaren gorpua txalupa batean agiri da bere bi jarraitzilek lagunduta, olatu zakerreko itsasoan. Taiutzerakoan fideltasunaz segitu zuten kondaira. Giacomo de la Voraginek, Juan Beleth i jarraituz, zioenez, hil ondorenean, bi dizipuluk Santiagoren gorpua hartu zuten judutarren ezkutuan eta itsasoratu egin ziren gobernari gabeko untzi batean. Jainkoaren laguntzari esker, aingeruek gidatuta, heldu ziren Galiziako kostaldera eta hanlehorreratu Lupa izeneko erregina maltzurraren lurretan. Bigarren gorputzean azaldutako mirakuluetarik, bata arrunta da oso XVI mendean, Mairuhilzailearena hain zuzen ere. Legionari erromatarren moduan jantzitakoa zaldiaren hanka arteko mairuak akabatzin ari da. Eskenaren konposizioa aurrerakoia da, barrokoaren diagonalak aurrikusi zituelako zaldiaren jarrera gauzatzerakoan. Eta azkenik, Santiago bizi zela jazotako miraria, Hermogenes eta Filete kristau bilakatzearen pasadizoa kontatzen duena. Bazen Judean Hermogenes izeneko azti bat, guztiz haserre zegoena Santiagoren ekintza eta mirariekin. Filete bere ikaslea bialdu zuen Apostoluaren jarraitzaileengana oker zebiltzala eta lehengora itzultzeko esatera. Filete, ostera, Santiagoren berbak entzun eta mirakuluak ikusi ondoren, maisuarengana itzuli, eta kristau egiteko asmotan zegoela jakinerazi zion. Hermogenesen ihardespena. Filete mugituezinik uztea izan zen. Zerbitzari bat bidali zuen Santiagorengana laguntza eske, eta honek, bere mukizapia emanez Filetorentzat, hitz batzuk errepikatzeko agindu zion libra zedin. Eta horixe eginik, askatu eta Santiagoren jarraitzaileetariko bat bihurtu zen. Hermogenes ere, deabruekin gora behera batzuk eduki ostean, kristau bihurtu zen. Irudikatutako mementuan, Filete hiru deabruk (zein baino zein zatarragoa) harrapatuta dute eta eskuan hartu du aurrean dagoen Santiagok eskainitako mukizapia. Santiagoren atzean dagoena Hermogenes edo beste judutarren bat izan daiteke. Gure ustez, atzenengo eskenak biribilduko luke erretaula honek izan zezakeen mezu anitza. Besteak beste, eliza katolikoaren alde, martiriak bezala, bizia emateko prest beharko zutela izan kristauak; santuen bitartez Jainkoari egindako gorazarrea; Trinitatearen dogma indartzea; elizarentzat hitzen eta ekintzen bidez kristau berriak lortu beharra; eliza katolikoaren etsaien kontra egitea; baita Euskal Herrian hain hedatuta ei zegoen sorginkeriei aurre egitea ere. Jakina da, XVI mendean Espainiako Inkisizioak Euskal Herriarenhegoaldean egin zuen lana sorginak eta aztiak desagertarazteko eta eskarmentu gisa erabilitako metodo gogorrak. Ez dugu ezagutzen Goroeta edo inguruko kasu zehatzik, ikerketarik ez baitago gauzatuta, baina nekazal giroan ez zatekeen oso arraroa izango sorginkeriatzat har zitezkeenak gertatzea eta mirakulu hau hautatzea erretaula honentzat, eredugari izan zedin. 1690ean Arantzazuko frailea zen Fr. Ivan de Luzuriagak argitaratu zuen liburuan zera esaten da zehazki: «Infestan algunas tierras de Cantabria innumerables brujos. Y ordena la Magestad Católica predicar contra ellos nuestros Religiosos»; edo Ama Birjina agertu zitzaiela azti eta sorginei; edo hauen matxinak eta damuak; edo Ama Birjinak sorgindutako umeei esan behar zizkien hitzak: «Ene seme alaba chipi laztanchoac, oficio citalori euci eguiçu, biurtuzaitez Jaungoico poderosa agana Christau onac beçela, sinisten deçula Jesu Chisto Criadore Redentoreagan, eta aren fede Santa catholican, Eleiza ama santuac sinistes aguinçen dituan moduan». Badakigu, bestalde, 1527 an Calahorrako apezpikuak elizbarrutiko dominiko eta frantziskotarrei agindu ziela kristauen dotrina eta sorginkerien aurkako dogmak zabal zitzatela herri xehearen artean. 1530ean Gipuzkoako Batzar Nagusiek Calahorrako bikarioari galdetu zioten ea nola aurre egin zeuden sorgin guztiei; eta 1555ean, berriro aitatu ziren apezpikuarenean Gipuzkoako herri bitako sorginak . Astigarragako Santiagomendiko ermitan gordetzen duten erretaula ederra da. Ermita oso leku estrategikoan dago eta berari buruz esaten da (cobr