439 Zenbakia 2008-05-09 / 2008-05-16

Artisautza

Salvador Sánchez. Grabatzailea: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

SARRERA

Asko ez dela metala grabatzen zuen artisau bati buruz hitz egin genuen. Hain zuzen, Vicente Alberdiri buruz (EUSKONEWS 433 zenbakian). Gaur beste artisau grabatzaile bat ekarriko dugu, interes handikoa, eskuzko prozesu tradizionalak ez ezik, ekipo modernoak behar dituzten teknikak ere erabiltzen dituena. Ikusiko dugun moduan, kasu horietan ere beharrezkoa da aurretik lan batzuk eskuz burutzea.