
Artisautza
Salvador Sánchez. Grabatzailea: Produktuak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Esan dezakegu bere espezialitatea era guztietako grabatuak direla: Eskuzko grabatua, artisau-lana. Frikzio bidezko grabatua. Elektrohigadura bidezko grabatua. Laser-izpi bidezko grabatua.
Grabatzeko era ugari direla ikusi ditugu; eta materialei dagokienez, oso aukera handia du, metal, plastiko, beira, zur eta abarren gainean lan egiten baitu.
Orokorki, esan dezakegu bere produkzioaren % 70 gutxi gorabehera armen fabrikaziora bideratuta dagoela, eta gainerako % 30a inguru industriarako errotuluak egitera (makina-erreminten aginteetarako plakak, oparitarako bitxigintzarako plakak, etxeen edo bulegoen sarreretarako plakak, etab.).
Ohartarazi nahi dut, gauza bat dela eskuzko grabatua, artisau-lana, arma onetarako erabiltzen dena (kalitate eta prezio handiko armetarako); eta beste gauza bat seriean egiten diren eskopeten grabatua, nahiz eta kalitate onekoa izan prezio txikiagoa duena. Horregatik, lanak antzekoak izan arren ez dira berdinak. Eskuz egindako pieza bat enkargatzen diotenean Salvadorri, hura egiteko behar diren orduen araberako prezioa izango du pieza bakar horrek. Baina serie bat eskatzen badiote, laserrarekin eginda, esaterako, beste prezio txikiago bat du. Betiere, egingo den lanaren arabera. Adibide bat jartzearren, esan dezakegu laser-makina batean egiten den lana, dena eskuz egin ahal izateko, hamar grabatzaile beharko liratekeela hilabetez lan hori egiten.
