439 Zenbakia 2008-05-09 / 2008-05-16

Artisautza

Salvador Sánchez. Grabatzailea: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

HISTORIA

EUSKONEWS 433 zenbakiaren fitxan, labur-labur azaldu genituen XVI. mendetik armen fabrikazioan aritu izan diren lanbideak.

Geroago aipatuko ditugun ekipoetan arreta jarriz, esan daiteke ezagutzen dugun pantografoaren antzeko lehen aparatua Alexandriako Heron matematikari eta mekaniko greziarrak asmatu zuela. Horrek K.a. 100. urte inguruan marrazki originalaren tamaina handiagoko edo txikiagoko kopiak egiteko aparatua sortu zuen. Berez, 1630ean asmatu zen pantografoa, hain zuzen, Christoph Scheiner alemaniar fisikariak.

Elektrohigadurari dagokionez, 1672an jaio zela esan daiteke, Gottfrierd Wilhem Leibniz-ek lehen txinparta elektrikoak sortu zituenean. 1775ean Alessandro Voltak “elektroforoa” fabrikatu zuen, kondentsadore lau baten antzekoa, eta Abrahan Bennet-ek 1786an elektroskopioa. Kondentsadore baten deskargek sorturiko maiztasun handiko txinparta elektrikoen ezaugarri urratzailearen erabilera da elektrohigadura. Dagoeneko, garai modernoetan, teknologiari esker laser-izpiak sortu dira. Hori zientziako, medikuntzako, estetikako eta abarretako hainbat alorretan erabiltzen da.