437 Zenbakia 2008-04-25 / 2008-05-02

Euskonews Gaztea

Gaiak: Prosa poetikoa

SAN MARTIN, Mikel



1– Gau guztietan jaikitzen naiz, ene bihotza, ilargiari bere ibilaldian jarraitzeko; bere ibilaldi ederrean zu han egoteko itxaropenarekin, zure balkoian eserita bidaia–laguna dudan astroari begira, ni alboan ikusteko itxaropenez.

Gau guztietan espero dut zu zure balkoian eserita ikustea, ilargiak argiztatua, distiratsu; elkartuko garen egunaren zain, amaierarik izan ez dezan nahi dudan eguna, nire lagun ibilkaria gelditu dadin, denbora gelditu dadin.

By Mikel

2– Zu gabe, maitia, arnasten dudan airea nire biriketan ia sartu ezin den isurkari lodi bilakatzen da; janariak hauts zaporea hartzen du, ez nau asetzen, elikadura izateari uzten dio pozoi bihurtzeko; ez dago zuganako dudan egarria aseko didan urik; ez dago bizitzarik zu gabe. Baina dena aldatzen da zu aurkitzen zaitudanean, dena bilakatzen da bizitza, dena agertzen da bere lekuan, denak berreskuratzen du bere ordena, eta nabaritzen dut benetan ezer ez zela aldatu zu joatean baizik eta nire ikusteko, nire sentitzeko, nire bizitzeko era.

By Mikel