Euskonews Gaztea
Gaiak: Gasteiz, itsusi nahi zaitugu, ala?
(Batxilergoko 1.go maila)
Adituek diote tranbiak gure hiriburuari aurrerapenak ekarriko dizkiola, eta Andra Mari Zuria enparantzan egiten ari diren obrak jendearen erosotasuna ekarriko duela, politago geratuz. Baina benetan uste al duzue herriak berdin pentsatzen duela? Andra mari Zuriaren Enparantza.
Gure enparantza preziatuena da, erdi-erdian dago, lagunekin elkartzeko lekurik aproposena da. Erdian Gasteizko batailaren monumentua dago; Napoleoni eskainita, oparitu zigun bataila irabazteagatik. Zalantzarik gabe, gasteiztarren monumentua da. Bere inguruan lorategi polit batzuk daude; beno, zeuden. Orain estetika dela eta baldosaz estaliko dute gure enparantza polita eta monumentua kenduko dute hortik. Gure historiaren zati handi bat desagerraraziko dute hori eginez, eta gu isilik, ez dugu ezer egiten.
Baina ez da gure politikariek eduki duten hutsegite bakarra. Beti konparatzen dira alboko hiriekin. Bilbok Guggenheim museoa ireki zuen. Gu, autobus geltokia zaharra berritzen geunden orduan, baina Bilboko museo dotore hau ikusterakoan, obrak alde batera utzi eta arte modernoko museo bat eraikitzen hasi ginen leku horretan. Aldaketaren emaitza autobus geltoki ziztrin bat izan da: ez dauzka andenik, hasieran aldi baterako izango zen, obrak bukatu ostean kenduko baitzen. Orain, Gasteizen gero eta jende gutxiagok atsegin dute hemen autobusa hartzea, ez baitago lekurik eta organizazio txarra dagoelako. Gainera, Guggenheimen fama dela eta, gero eta jende gutxiagok bisitatzen du gure Artium museoa.
Antzerako gauza bat ari da pasatzen tranbiarekin. Bilbokoei ikusi eta guk ere beste bat nahi dugu. Baina uste al duzue beharrezkoa dela autobusak ia erabiltzen ez baditugu? Uste al duzue beste garraiobide bat egonda, hau erabiliko dugula? Oraindik hori ezin dugu esan, ez baitugu martxan jarri tranbia famatua, baina bai esan ahal dugula, Gasteiztik ibiltzeko gero eta okerrago dagoela, kale guztietan obrak baitaude eta horrek itxura oso itsusia ematen diola gure hiriari.
Oraindik uste duzue isilik geratu behar garela?