Euskonews Gaztea
Gaiak: Emazte enpresarien laguntzeko elkarteak
Baionako BERNAT ETXEPARE Lizeoa
(Batxilergoko 1. maila)
Emazteak enpresen sortzaileen %30a dira. Baina badira desberdintasunak gizonezkoekin. Emazte enpresa sortzaileak 35 eta 44 urteetan hasten dira beren ekitaldian, gizonetan, aldiz, gehienak 25 eta 39 urteetan lortzen dutelarik. Honen arrazoi bat da, gehienetan, emazteek haurrak handitzea goaitatu behar dutela.
Nahiz eta emazteak performanteagoak izan baxoari begira, emazteen %49ak lortzen baitu eta gizonen %44ak, guttiago kalifikatuak; exekutiboen %11a emazteak dira eta %22a gizonak. Langileen %38a ordea, emazteak, %24a mutikoak direlarik.
Horrez gain, ohartzen gira emazteek batez beste hamahiru hilabete ezartzen dutela enpresa sortzeko, gizonek 8 hilabete ezartzen dituztenean, eta enpresak ttikiak gehienik sortzen dituztela. Emazteek gizonak baino zailtasun handiagoak dituztenez, emazte enpresa sortzaileen sustazeko elkarte desberdinak sortu dira.
Horietako bat CLEFE dugu (Clubs Locaux d’Epargne pour les Femmes qui Entreprennent; hau da, emazte sortzaileentzat lekuko aurrezki elkarteak). 1989. urtean sorturik, eta elkarte hau finantza elkarte bat da. Ipar Euskal Herrian 1997. urteaz geroztik, Hemen elkarteak CLEFE bat sortu zuen lehen aldikoz Baionan, eta biziki fite garatu da. Gaur egun ekonomia jardueran dira oraindik eta batzuk beren helburua lortuta hetsi dute.
CLEFE, bere izenak dioenez, aurrezki talde bat da, gutti gorabehera 5 eta 15 partaideen artean dena. Gainera, elkarte horretako kideek hilero 15 eta 50 euroren artean aurrezten dute, urte bat eta bi urteren artean. Diru hau CLEFEren izenean ezartzen dute bankuko kontu batean eta hortik ateratzen prestatzeko emazte batzuei, horien enpresen sortzeko ala zenbait gauza hobetzeko. CLEFE horretan arduradun bat izendatzen da.
Urte baten buruan guttienez, partaideek erabakitzen dute nori eman dirua eta baldintzarik gabe kontratu bat izenpetzen dute. Kontratu horretan, interes tasa zehazten dute eta partaideek denek elgarrekin erabakitzen dute nori eman irizpide ezberdinak aztertu ondoren:
– Proiektuaren seriostasuna . – Hurbiltasun geografikoa. – Lekuko garapenerako garrantzia. – Mota bateko jarduerak bultzatu nahia. – Zailtasunetan den pertsona laguntzeko nahia.
Badira beste alternatiba batzuk ere. FGIF (Fonds de Garantie à l’Initiative des Femmes – emazteen iniziatibarako berme–funtsak): 1989ean sortua emazteak laguntzeko. Bankuarekin egiten da kontratu bat segurtatzen duena berme bat maileguarentzat. Mailegu hau, 5.000 eurotik 30.000 eurora joaiten ahal da.
ARAF (Aide à la Reprise d’Activité des Femmes – emazteen lanaren berreskurapenerako laguntza–) emazteen laguntzeko beste elkarte bat, enpresa baten sortzeko nahiz garatzeko, haien bizi pribatua eta lan munduaren antolatzeko dituzten zailtasunetan lagungarri. Horregatik, elkarte honek haurrak dituzten emazteentzat haurtzaindegi edo dituzten arazoei aterabide bat aurkitzera lagunduko ditu.