
Artisautza
Jose Luis Alonso Susperregui. Beirazko Artea: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Argazkia: Diego Conte Bragado. EUSKONEWSen atal honetan, aurrez ere aipatu izan ditugu beira lantzen duten zenbait artisau: Igor Obeso (EUSKONEWS 152. zk.), beira puztua. Adriana Jiménez (EUSKONEWS 221. zk.), beirate beruneztatuak. Agustín Aguirre (EUSKONEWS 233. zk.), beirate beruneztatuak eta Tiffany. FIOCCO (EUSKONEWS 267. zk.), “fusing” beira. Gabriel Álvarez (EUSKONEWS 281. zk.), beira zizelkatua. COLORE (EUSKONEWS 291. zk.) Tiffany beira. DIR-DAI (EUSKONEWS 329. zk.), “fusing” beira. J.J. Martínez (EUSKONEWS 363. zk.), beirate beruneztatuak. KIARA (EUSKONEWS 371. zk.), “fusing” beira. Oraingoan ere, beirateak egiten dituen artista bat dakargu atal honetara: José Luis Alonso Susperregui. Ezin hobeto menderatzen du argia, eta beira lantzen duten Europako artisaurik onenetakoa da, zalantzarik gabe.
