431 Zenbakia 2008-03-07 / 2008-03-14

Artisautza

Jose Luis Alonso Susperregui. Beirazko Artea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

ARTISAUA

José Luis Alonso Susperregui Lesakan (Nafarroa) jaio zen, 1943ko martxoaren 3an. Lau anai-arrebatik hirugarrena izan zen. Aita Irungo La Palmera lantegira aldatu zen.

14 urterekin, Irunen lanean hasi zen José Luis, “Artistas Vidrieros” enpresan, laguntzaile modura. Garai hartan, lantegia Irungo Uranzu kalean zegoen; 25 bat langile ziren, horietako bakoitza beirateak eraikitzeko prozesu jakin batean aditua. Lanean ari zela, marrazki- eta pintura-eskolak hartu zituen José Luisek, Gaspar Montes Iturriozekin. Enpresa hartatik soldadutza egitera atera zen.

Soldadutzatik itzulitakoan, Jean Lesquiberekin lan egin zuen, Biarritzen; Europako beirategile onenetakotzat hartua zen Lesquibe, eta José Luisek berak dioenez, harekin, “ongi ulertu zuen beirate bat benetan zer den”, eta argiaren fenomenoa eta argiak eskaintzen dituen aukera mugagabeak aintzat hartzen ikasi zuen.

1969an, VITROLUX enpresa sortu zen, Irunen hori ere, eta beirateen ekoizpenean ziharduena hori ere; hantxe hasi zen Alonso. Lau urte egin zituen bertan, eta, ondoren, UNIÓN ARTÍSTICA DE VIDRIEROSen sartu zen. 1975ean, gaur egungo eraikinera aldatu zuten lantegiaren egoitza, Belascoko 98. zenbakira.

1977an enpresa haren zuzendaritza artistikoa eskaini zioten, eta 1979an enpresa bere gain hartu zuen; ARTISTAS VIDRIEROS markaren eskubideak ere bereganatu zituen.

Gaur egun, Pedro Rivas eta Ángel Gómez ditu laguntzaile.

Beti izan da pinturaren oso zalea. Gaztetatik ikasi du marrazketa. Eta pinturako zenbait sari irabazi ditu, olio-pinturaz nahiz urmargoez egindako lanei esker.

1967an Mari Carmen Rojo Merayorekin ezkondu zen.

Egoitza Chartresen duen Frantziako Centre du Vitral zentroaren bazkidea da.

1991. urtean Maisu Artisau izendatu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Hiroshimako (Japonia) Life Space Co. Lda. etxeko lehendakari Hiroyuki Kishirekin lan egiten du, sarritan. ARTISTAS VIDRIEROS DE IRÚN José Luis Alonso Susperregui Arretxe gaina. Belasco eraikina, 129 20303 IRUN Telefono-zenbakia: 943 627 552 Telefono-zenbaki partikularra: 943 625 745 Fax-zenbakia: 943 629 128 Posta-kutxa: 15. 20380 IRUN