Egilea: Mikel Telleria Tapia Argitaratzailea: Mikel Telleria Orrialde kopurua: 107 Ezaugarriak: Liburuak bi atal ditu. Lehenbizikoan, kronologikoki, idazleen deskripzioa egiten du: datu pertsonalak, ikasketak, bere bizitzako zertzelada deigarriak eta idazlanen zerrenda osoena. Hori guztia, hain zuzen, irakurleak idazlearen gaineko oinarrizko ezagupena lortzeko asmoarekin idatzi du autoreak. Bigarren atalean tolosarrak ez diren idazleak sartu ditu, baina tolosar sentitzen zirenak eta beren idazlan gehientsuenak bertan gauzatu zituztenak. Idazleak gizarte maila desberdinetakoak dira, hau da, Tolosako herria mendeetan zehar eratu izan duten gizarte maila guztietakoak. Horrela, baditugu ordena erlijiosoetako aita generalak, ezkaratzeko zapatariak, konfiteroak, filosofoak, biologoak, enbajadoreak... Halere, oso gizarte maila desberdinetakoak izan arren, nabarmendu behar da gehienek Euskal Herriaren alde, gure legeen, gure kulturaren alde eta gure hizkuntzaren alde idatzi dutela.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.