Egileak: Xabier Aierdi, Juan Aldaz, Eider Alkorta, Alfredo Retortillo eta Harkaitz Zubiri Argitaletxea: UPV/EHU Orrialde kopurua: 156 ISBN: 978-84-9860-037-7 Ezaugarriak: Bertsozaletasuna indartsu dago, euskal kulturaren eremuan duen lekua oso indartsua da, baina kontuan hartu behar da bertsozaletasuna indartsu hizkuntza komunitate eta kultura gutxiagotu baten testuinguruan dagoela, ekosistema ahul batean. Ahula da ere kultur kontsumo orokorraren parametroetan. Hortaz, indartsua izan behar du bere testuinguruan. Beraz, iraun dezan, bertsolaritzak ezinbestean behar ditu orain dauzkan eta etorkizunean lor ditzakeen publiko mota guztiak, endekatzearen arriskua etengabea baita. Horretarako bertsozaleen nukleoak indar handia izan behar du. Baina nukleoaren indarrak ezin du zirkulu kontzentrikoen dinamika xurgatu eta, aldi berean, zirkulu kontzentrikoetan zehar hedatze prozesuan ezin da ahuldu nukleoaren erreprodukzioa eta, beraz, bere dinamika. Nukleoaren iraupenaren eta zirkuluetan hedatzearen dinamika osagarriak izan daitezen saiatu behar du bertsolaritzak, zeren publiko mota batzuk edo besteak lortzea ez baita merkatu aukera kontu bat, iraupen kontu bat baizik.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.