427 Zenbakia 2008-02-08 / 2008-02-15

Euskobooks

Aipamena. Herri maitea, Herri dorpea

Egilea: Sebastian Gartzia Trujillo Argitaratzailea: Euskaltzaindia Orrialde kopurua: 914 ISBN: 978-84-8056-248-5 Ezaugarriak: Bitoriano Gandiaga Mendatako poetaren Hiru Gizon Bakarka lanaren azterketa mardula jasotzen du liburu horrek. Orbelaungo poetak 1974an argitaratutako Hiru Gizon Bakarka lanak garai hartako euskararen eta Euskal Herriaren egoera azaltzen du poemen bidez. Gartzia Trujillok esan duenez, «euskaltasuna da Hiru Gizon Gizon Bakarkaren gairik sakonenetakoa, sakonena ez bada». Liburuarekin batera ohar osagarriekin osatutako KDa ere eskuratu daiteke. Liburuak, guztira, 912 orrialde ditu, hamabi kapitulutan banatuak. Gartzia Trujilloren lanak Euskaltzaindiaren Mikel Zarate saiakera saria jaso zuen 2006an.