426 Zenbakia 2008-02-01 / 2008-02-08

Euskobooks

Aipamena. Normalizazio Kasu Aurreratuak: Soziolinguistika Klusterra

Egileak: Hainbat Argitaratzailea: Soziolinguistika Klusterra Orrialde kopurua: 40 (hiru hizkuntzetan: euskara, gaztelania, frantsesa) ISBN: 978-84-690-8088-7 Ezaugarriak: ELAY, bide erakusle. 1991 arte ez zen inon euskara planik egin. Aurretik euskararen erabilera areagotzeko lanik egina bazen ere, ELAY Taldean egin zuten euskararen erabilera sustatzeko lehen proiektu pilotua, Elhuyar aholkularitza eta Hizkuntza Politika Sailburuordetzaren laguntzarekin. Lantaldeak aurkeztutako ideia Zuzendaritzak asanbladan proposatu zuen, eta denek onartutako erabakia izan zen. Formazioa eta komunikazio zirkuluak hasieran, teknikaririk gabeko fase autonomoagoa geroago eta euskararen erakundetzea, azkenik. Azken pauso handi hau lortzeko, plana enpresaren prozeduretan beretan txertatu zuten, kalitatezkoetan hain zuzen.