425 Zenbakia 2008-01-25 / 2008-02-01

Euskobooks

Aipamena. Eskoriatzako Ohar Monografikoak

Egilea: José Aranburuzabala “Trankil” Argitaratzailea: Eskoriatzako Udala Orrialde kopurua: 221 ISBN: 84-92067-0-9 Ezaugarriak: Autoreak liburuaren sarreran honela dio: “Orrialde hauen irakurle denak jakin beza ez dudala hemen sekula Eskoriatzako Historia osoa idatzi nahi izan. Nere asmo bakarra lurralde eskoriatzar honi buruzko Ohar Monografiko batzuk biltzea izan da. Nahi nituzkeen ohar guztiak ez ditu aurkituko irakurleak, noski, eta gainera, ez dauden batzuk bertan agertzeko arrazoi aski zutela aitortu beharrean nago. Bainan ez zait posible izan. Orrialde hauen mugak dira hori galerazten dutenak. Xehetasun, gorabehera, gertakari, pasarte eta han-hemenka bildutako dokumentuak uztartzen saiatu naizela egiaztatuko du irakurleak, gure herriaren iraganean mendeetako izatearen giltzarria gauzatu ahal izan duten Eskoriatzako bizibide eta errealitatea zehazten”.