Egilea: Pello Artetxe Argitalpena: Antonio Zavala Argitaletxea: Auspoa, Gipuzkoako Foru Aldundia Orrialde kopurua: 443 ISBN: 978-84-7907-575-0 Ezaugarriak: Pello Artetxe Zulaika jauna, bere jaiotetxe Indagarate-berrian, Aiako Urdaneta bailaran, amaren bularrarekin batera bereganatu zuen hizkuntzaren maitale sutsua izan da beti. Bertsozaletu ere han egin zen, bertso zaharrak entzunez eta bertso-paperak irakurriz. Hortik dator liburu honen bigarren zatia, bertso-mordo bikaina eskeintzen diguna. Prosaz idazten ere nahiko gazterik hasi zen, garai hartako aldizkarietara bere lanak bidaliz: Príncipe de Viana, Goiz-Argi, El Diario Vasco, La Voz de España, Argia, Lasarte-Oria... Bere euskara gozo eta jatorrari esker, irakurle asko zituen idazlea genuen. Ondoren, berriz, larogei urterekin, bere autobiografia idaztea bururatu zitzaion. Bera da liburu honen lehen zatia betetzen duena. Idazlan oparo eta mamitsu hortan, alde batetik bere bizitza kontatzen digu, eta bai Euskal Herriaren garai hartako egoeraren berri eman ere.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak zein hirugarrenenak. Hautatu nabigatzeko nahiago duzun cookie aukera. Guztiz desaktibatzea ere hauta dezakezu. Cookie batzuk blokeatu nahi badituzu, egin klik "konfigurazioa" aukeran. "Onartzen dut" botoia sakatuz gero, aipatutako cookieak eta gure cookie politika onartzen duzula adierazten ari zara. Sakatu Irakurri gehiago lotura informazio gehiago lortzeko.