
Artisautza
Aitor Larrarte. Oinetako konponketa eta giltzen kopiak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Atal honetan 200 artisauri buruzko artikuluak argitaratzetik gertu gaude, eta bi alditan ekarri ditugu zapatak egiten dituzten artisauak. Lehenak Patxi Xabier Iturriotz Garmendia eta Mari Carmen del Río Andueza izan ziren (Euskonews & Media 162. zk.); horiek “Oinetako ekologikoak” egiten dituzte. Geroago José Sánchez Redíni buruz hitz egin genuen: “Neurrira egindako oinetakoak” egiten ditu (Euskonews & Media 182. zk.).
Baina lehen aldia da “zapata-konpontzailea” ekartzen duguna. Halere, Aitor Larrarte artisauak dioen moduan, ez ditu beti zapatak “konpontzen”, batzuetan bezeroaren oinera egokitu behar izaten ditu, zabaldu, baita erabili aurretik ere. “Oinetako-zaharberritzailea” dela ere esan dezakegu, baina gero ikusiko dugunez, gure artisauak aurpegi asko ditu, izan ere, giltzen kopiak ere egiten baititu.
