423 Zenbakia 2008-01-11 / 2008-01-18

Artisautza

Aitor Larrarte. Oinetako konponketa eta giltzen kopiak: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK

Esan dugunez, hiru dira bere lan-ildoak: oinetakoak konpontzea eta horiei aldaketak egitea; giltzen kopiak egitea; eta bitxigintza txikia. Azaldu digunez, denboraren % 85 oinetakoei eskaintzen dio, eta % 15 giltzen kopiak egiteari. Bitxigintzari eskainitako denbora ez da batere aipagarria.

Orain 20 urte, “kirol-zapatilen” fenomenoak arrakasta itzela hartu zuenean, pentsatu zuen “zapata-konpontzaileen” garaia igaro zela. Halere, gure artisau Aitorren hitzetan, gaur egun gero eta pertsona gehiagok erosi ohi dituzte kalitatezko zapatak. Gaur egun hainbat erabileratarako zapatak ditu jendeak: zapatilak paseatzeko, baina baita kalitatezko zapatak, janzteko erosoak, ere. Bestalde, era horretako kalitatezko oinetakoek duten prezioa dela-eta pentsaezina da “erabiltzea eta botatzea” eta horien bizitza ahalik eta luzeena izan dadin saiatzen da jendea, horretarako artisauen zerbitzuetara joz.