
Artisautza
Aitor Larrarte. Oinetako konponketa eta giltzen kopiak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Hondarribian (Gipuzkoan) jaio zen 1967ko azaroaren 3an. Haren aita Ricardo Larrarte arrantzalea izan zen, eta ama Gabriela Zubillaga sare-konpontzailea. Aitor bi anaietatik zaharrena da.
Ikasketen ostean Bartzelonara joan zen 7 urterako eta lana bitxi diseinatzaile ikasketekin txandakatu zuen.
1997tik sarrailagintza eta giltzen kopiak egiteko sistemak ikasi zituen bere kabuz.
Zapatari-lanbidea ere ikasi zuen hainbat artisaurekin, esaterako, Felix Zamarreñorekin: artisau aparta da oinetakoak “konpontzen eta egokitzen”.
2002 urtean gaur egun duen denda-tailerra ireki zuen Iparragirre kaleko 15ean, Gipuzkoako hiriburuko Gros auzoan. Bertan, zapatak konpontzeko lana giltzen kopiak egitekoarekin tartekatzen du. Bitxigintzako lan txikiak egiteko eskaerak ere hartzen ditu: kateak konpondu, luzatu, itxiturak jarri, giltzatakoak, etab.; lan horiek etxean egiten ditu.
Oinetakoetan espezializaturiko hainbat azokatara joan ohi da, teknikei, joerei eta materialei buruzko gaietan egunean izateko. AITOR LARRARTE Iparragirre kalea, 15, behea 20001 DONOSTIA Tel. 699393067
