420 Zenbakia 2007-12-14 / 2007-12-21

Euskonews Gaztea

Gaiak: Euskaraz mintzatzeko kode sekretua

IRAETA USABIAGA, Ainara



Etxepare kodea euskaldun guztiak euskalduntzeko kodea sekretua da, euskaldun guztion euskaraz mintzatzeko kodea. Deskubrituko bagenu, euskararentzat salbazioa litzateke, denontzat onura. Iragan den astean, Durangoko Kafe Antzokian Etxepareren LINGUAE VASCONUM PRIMITIAE obran kode ezkutu bat dagoela jakin genuen eta honen bidez, euskaraz ez dakitenek ere euskaraz hitz jarioa botako omen dute. Argazkia: Antton Aranburu.

Khaterine Agirregomezkorta Renoko ikerlariak– Uxue Alberdi bertsolariari egokitu zitzaion pertsonaia– hainbat urte eman ditu Estatu Batuetan ikertzen eta kode sekretu hori deskubritu du. Durangoko Azokara etorri zen berriarekin baina hara non, ezagutzera eman behar zuenean lapurtu egin zioten. Nor ote lapurra? Berriaren atzetik zebilen kazetari morbosoa, azokan hainbat liburu erosi baina irakurtzen ez duen kultur zalea, euskaldun izanik gazteleraz izkiriatzen duen idazlea edota azkenik Elkar argitaletxekoak ote, arrakasta edukita beti gehiago nahi duena izanik? Edota Xabier Paya bertsolari eta itzultzailea bera?

Hauxe izan zen Kafe Antzokian Eusko Ikaskuntzako Gazteria sailak antolatutako Etxepare Kodea bertso tramaren nondik norakoa. Azkenean ordea, hainbeste errudun topatu eta topatu denok omen dugu erruaren puntu bat. Izan ere, gure esku omen dago euskara gure mintza lengoaia bilakatzea edo ez. Kulpa orduan, denona eta inorena omen da. Bakoitzak erabakiko du bere neurrian zenbaterainokoa duen errua eta gogoa. Horixe esan ziguten Uxue Alberdi, Xabier Paya, Oihane Perea, Sustrai Kolina eta Erika Lagomak.