420 Zenbakia 2007-12-14 / 2007-12-21

Euskonews Gaztea

Gaiak: Baskonia

ETXEBARRIA, Ander

Olabide Ikastola



SaskiBaskonia S.A.D. 1959. urtean sortu zen eta orain dagoen mailaraino iristeko izugarrizko esfortzua egin dute. Hemen, baina, gaurko egoera azalduko dugu. Euroleague

Baskonia Euroleague-an partidu gehien jokatu duen taldea da eta beraz esan genezake Baskonia liga ospetsu honen historiaren barne dagoela. Azken bi urteotan final four delakora iritsi da -hau da, Top 16 gainditu eta gero partidu gehien irabazi dituzten lau taldeek final four-a jokatzen dute partidu bakar batera. Final erdikora ailegatzerakoan ospe handiko taldeen kontra jolastu du. Hauek Europako hiri garrantzitsuenetariko taldeak dira: Moskuko CSKA, Tel-Aviv-eko Maccabi, Atenaseko Panathinaikos, Bartzelonako Winthertur taldea...

Uhinaren gandorrean mantentzea zaila da... ahalmen ekonomikoaren aldetik gainditzen gaituzten eta miloika biztanleko hiriak ordezkatzen dituzten taldeen kontra lehiatzen ari garenean. NBAn jokatzen duten Baskoniako taldekide ohiak

Andres Nocioni, Jose Manuel Calderon, Oberto, Arroyo, Bell, Wolkowisky,Sims... gure taldean egondako jokalariak dira, eta orain munduko goreneko saskibaloi ligan dihardute, hots, NBAn.

Adibide hoberenetarikoak Andres Nocioni, Jose Manuel Calderon eta Jorge Garbajosa dira. Hiruren kasua antzerakoa da. Orain dela hamar urte seguru aski inork ez zuen esango NBAn joka zezaketela etorkizun batean.

Baina eduki duten progresioak miraria dirudi. Esaterako, nahiz eta Calderon jokalari ona izan, gaztaroan Javi Salgadok (orain Bilbao Basket taldean dago) bera baino jokalari hobea zirudien. Bestalde, Carbajosa Gasteizen egon zen bitartean jokalari ona izan zen bai, baina ez goi-mailakoa. Baina geroago Benetton de Trevis taldean bere jokatzeko modu berria eskuratu zuen eta progresio handia lortu zuen.

Azkena, Andrés Nocioni, Gasteizera heldu zen jokalaria beti zegoen lanerako prest, baina ez zuen goraipatzeko moduko beste ezaugarririk. Hala ere, ganoraz eta indarrez aritzen zen zelaian eta hori Baskonia bezalako taldeetan asko baloratzen da.

Hirurek NBAra salto egin dute orain dela gutxi eta nahiko ondo dabiltza. Nocionik adibidez, pasa den urtea ligako seigarren jokalari hoberenaren trofeoa eskuratzeko zorian egon zen. Garbajosa Toronton minutu asko ari da jokatzen eta gizon garrantzitsua da.

Ikusi dezakegunez Baskoniaren egoera ezin hobea da. Bere gestioa eta daukan nortasuna dira Baskoniaren ezaugarririk nabarmenetarikoak.