
Artisautza
El huevo. Markogintza eta artelanak: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Lehenago ere ekarri dugu atal honetara artisau markoztatzaile bat: Gerard Danné (Euskonews & Media 297 zk.). Baina oraingoan, Blancari buruz hitz egitean, bere lana moldurak ezartze hutsetik haratago doala ikusiko dugu. “Koadernaketaz” eta “koadernaketa artistikoaz” hitz egin genuen aurreko batean, eta era berean bereizi behar ditugu orain “markogintza” eta “artearen markogintza”. Ez da gauza bera markoztatze estandarrak egitea eta, adibidez, museoetan ikusgai eskegitzeko artelanei markoak ipintzea. Azken lan mota horretaz arituko gara, hain zuzen.
