
Artisautza
El huevo. Markogintza eta artelanak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Blanca Gutiérrez Caso Eibarren jaio zen 1952an. Lehen ikasketak burutu ostean Idazkaritza ikasi zuen eta Donostiako Ramón Vizcaíno enpresan hasi zen lanean. Bertan lau urtez aritu ondoren, sena artistikoa gailendu zitzaion eta Madrilera joan zen. Han dekorazio-ikasketak egin zituen, eta gero, beste lau bazkiderekin batera, denda ireki zuen Donostiako Kolon pasealekuan: markogintzako “El Huevo de Colón”. 1974ko abuztuaren 5ean ireki zuten 33 metro koadroko denda. 29 m2-ko solairuartea zuen, eta 70 m2-ko sotoa.
1986an, toki zabalagoa behar zutela eta, handik hurbil dagoen Zabaleta kaleko 9ra eraman zuten denda, Telefonicako mintzalekua izandako lokalera, alegia. Ordurako Antonio Salas bakarrik zuen bazkide, eta berau Palma Mallorcara joan zen bizitzera. Han, beste markogintza-denda bat ireki zuen, aldi batez ekinean jardun zuena. Beraz, ordutik aurrera Blanca izan da Donostiako dendaren jabe bakarra.
1992an hiru artista florentziar kontratatu zituen dendako bost gangak fresko-pinturaz apaintzeko. Emaitza ikusgarria izan zen. Bost zentzumenen inguruko motibo alegorikoekin osatu zuten dekorazioa (ukimena, gustua, usaimena, entzumena eta ikusmena), eta horiei tokiko osagaiak gehitu zizkieten, hala nola lauburua, Kontxako baranda eta Eduardo Txillidaren Haizearen Orrazia. Lokal artistikoa eta artelana uztartu zituztela esango nuke.
Blanca harro dago bere tailerretik artisau markoztatzaile batzuk atera direlako, gero beraien kontura lan egin dutenak. Eskola ona izan da. “EL HUEVO” Blanca Gutiérrez Caso Zabaleta kalea 9, behea 20002 DONOSTIA Tel. 943.282487 Fax. 943.291113
