419 Zenbakia 2007-12-07 / 2007-12-14

Artisautza

El huevo. Markogintza eta artelanak: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

HISTORIA

Euskonews & Mediaren 297. zenbakian markoaren historia laburbildu genuen, Egipto eta Greziako garaietatik hasi eta gaur egunera arte. Gaiaren gaineko interesa duen irakurleak ale horretara jo dezake informazio bila.

Orduan adierazitakoa beste datu batzuekin osatzera gatoz oraingoan.

Markoaren historiako adituek diotenez, Espainian honako marko mota hauek izan dira: Enkoadraketa erromanikoa Koadro gotikoak Estilo italo-gotikoa Gotiko mudejarra Nazioarteko gotikoa Estilo hispano-flandestarra Errenazimentua eta manierismoa Marko barrokoak Marko kolonialak Rokoko modeloak Neoklasikoak Fernandotar estiloa Isabeldar estiloa Alfontsotar estiloa Modernistak

Ikusten denez, giza jakintzagai guztietan gertatzen den moduan, gai batean sakondu ahala ugaritu egiten dira edukiak, eta sinplea zirudienak atzean unibertso oso bat duela ikusten dugu. Horrenbestez alde batera utziko dugu markoaren gaia, baina irakurleari adierazi nahi diogu bibliografia joria duela eskura, bai markoaren historiari buruzkoa, eta baita markoztaketa-sistemen ingurukoa ere.