
Artisautza
Txintxarri. Euskal jantzi tradizionala: Sarrera
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Ohitura dugunez, “Euskal jantzi tradizionalaren” gaiari buruz argitaratu ditugun fitxak aipatuko ditugu: “Jaialdi”, Zornotzakoa, euskal jantziak egiten dituzten artisauak, batez ere “kaiku” jaketan espezializatuak (EUSKONEWS 205. zk.). Gloria Sukia, Debakoa, Gipuzkoa (EUSKONEWS 357. zk.). Ramón García, Errenteriakoa, Gipuzkoan hori ere (EUSKONEWS 369. zk.). Andere. Euskal jantzi tradizionala (EUSKONEWS 405. zk.). Ezma. Jantzi historikoak (EUSKONEWS 411. zk.).
Gaurkoan beste bi artisau ekarri ditugu gurera: Rosaura eta Argiñe, edo bestela esanda TXINTXARRI, euren produktuak sortzean benetakotasuna bilatzen duten esku-langileak. Jakin-min historikoa dutenei esango diegu Gloria Sukia artisauari buruzko fitxan azaldu genuela garai bateko euskaldunon janzteko modua, Aita Larramendik (1690-1766) idatzitakoaren arabera.
