413 Zenbakia 2007-10-26 / 2007-11-02

Artisautza

Lumar. Azaleztapen artistikoa: Produktuak

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

PRODUKTUAK Azaleztapen klasikoa eta garaikidea. Artista-liburuak. Aholkularitza teknikoa. Liburuzale-azaleztapena. Zaharberritzea. Arte-azaleztapena. Estanpazioak. Lan pertsonalizatuak. Opari-liburuak. Paper margotuak. Karpetak eta neurrira egindako estutxeak. Ikastaroak

Esan beharra dago aldaera posible guztien kopurua mugagabea dela. Hala, adibidez, egin litezkeen lan batzuk aipatuko ditugu jarraian (horietan oinarrituta milaka konbinazio egin litezke): Kartoiztatutako azaleztapena, ahuntz-larrua erabilita. Kartoiztatutako azaleztapena, chagren larrua, oihala eta papera erabilita, errotulazioarekin eta apaingarri gofratuekin. Adibidez, sinadura-liburu baterako. Gauza bera, baina apaingarri gofratuekin eta mosaikoekin. Kartoiztatutako azaleztapena, pergaminoa erabilita eta urre-xaflaz eta tinduz apainduta. Kartoiztatutako azaleztapena, behi-larrua erabilita eta pintura-teknikez apainduta. Gauza bera, baina ilustrazio gofratuez apainduta. Ahuntz-larruz eta oihalez egindako azaleztapena. Nerbioak, larruzko etiketak, urreztadurak eta mosaikoak bizkarrean. Azal soltean, pergamino tindatuz eta errotulazio urreztatuz egindako azaleztapena. Azal soltean oihalez eta mosaikoz egindako azaleztapena. Bradel azaleztapena, ahuntz larrua eta urre-xafla erabilita. Bizkarrik gabeko azaleztapena, ahuntz-larrua, pergaminoa eta papera erabilita. Artista-liburua, tapa soltean eta dena paperez azaleztatuta, eskartibanen gainean jositako koadernoak erabilita. Chagren larruz, oihalez eta paperez egindako kutxak, marrazki gofratuekin.

Hainbat bezero finko dituzte eta lan guztiak enkarguz egiten dizkie beti. Azoka gutxitara joaten dira. Izan ere, haien produktua ez da zuzenean saltzekoa. Hala ere, Errenteriako azokan, Lasartekoan, Huarte-Iruñekoan, Barañainekoan eta beste hainbatetan izan dira.