
Artisautza
Lumar. Azaleztapen artistikoa: Artisauak
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Errenteriako Pontika baserrian jaio zen Luis, 1946ko urriaren 21ean. Familiako hirugarren semea zen. Haren aita zapatari artisaua zen lanbidez eta Oiartzuneko alkatea izatera iritsi zen, Errepublika garaian. 1977an hil zen.
Luisek, lehenengo ikasketen ostean, Lanbide Heziketa egin zuen, mekanikari tornulari espezialitatean. 14 urte zituela, mekanika-tailer batean hasi zen lanean eta bertan jardun zuen 18 urte bete arte (1971ra arte). Ondoren MECANOPLASTIA enpresara joan zen. “Gaur egun ere ikasten jarraitzen dut gauez”, diosku.
Frankismoaren aurkako ideiak zituela eta, erbesterako bidea hartu zuen 1972an, eta Bordelen, Parisen eta Espainiako zenbait hiritan egon zen denboraldi batzuetan. Diktadorea hildakoan, Errenteriara itzuli zen, 1976an. Zenbait lanetan aritu zen orduan, baina, aldi berean, bere zaletasun nagusiari eutsi zion: azaleztapenari. Geroago, 1991n, langabezian geratu zenean, Margari Navarro Rojorekin elkar hartuta, azaleztapena lanbidetzat hartzea erabaki zuen. Horretarako, zenbait ikastaro egin zituen bere herriko Xenpelar Arte Plastikoen Udal Zentroan.
LUMAR Azaleztapenak (LUis Barrios Etxeberria eta MARgari Navarro Rojo) 1992an sortu zen enpresa gisa eta Errenterian kokatuta dago.
LUMAR, oro har, azaletapenean aritzen bada ere, haren espezialitatea arte-azaleztapena da.
Horrez gain, 1993az geroztik, Errenteriako Xenpelar Arte Plastikoen Udal Zentroko Azaleztapen Artistikoko Tailerraren arduraduna da Luis.
Tailerraren eta Zentroko Zuzendaritzaren ekimenez eta Udalaren laguntzaz, Errenteriako Arte Azaleztapenari buruzko nazioarteko I. Erakusketa antolatu zuten 2003an. Guztira 5 herrialdetako 80 lagunek parte hartu zuten. Jendaurrean garatutako tailerren eta erakusketen artean (azaleztapena, art paper, ex-libris...) artista-liburuen erakusketa bat izan zen, EHUko Arte Ederretako Fakultateko irakasle Agustín Ardanazek koordinaturik.
Luis AFEDAko (Arte Azaleztapena Sustatzeko Elkartea) bazkidea da 1995etik. Elkarteak Madrilen du egoitza eta arte-azaleztapenean espezializaturiko artisauak biltzen dituen elkarte bakarra da Espainian. 1998tik Luis Gipuzkoako Foru Aldundiko Eskulangintza Tradizional eta Herrikoiaren Erregistro Orokorrean inskribatuta dago.
Liburuzaletasunari, Arte Azaleztapenari, Zaharberritzeari eta Ondare Bibliografikoari buruz izandako bi ekitaldietan parte hartu du Luisek. Cadizen izan dira, 1999an eta 2004an.
AEKARTE elkartea (Azaleztapenaren eta Arte Kaligrafiaren Lagunen Elkartea) 2004an sortu zen, eta haren sortzaileetako bat Luis bera dugu. Erakundearen bidez, sorreraren urte berean, bazkideen lanen erakustaldi bat antolatu zuten Euskadiko Kutxak Irunen duen egoitzan.
Era berean, 2005ean eta 2006an, Gráficas Dianarekin batera, Paperez egindako Arte Lehiaketa antolatu zuen Errenterian, eta oso arrakastatsua suertatu zen.
Kultura Ministerioak, Italiako Afedak eta beste batzuek Arte Azaleztapenaren inguruan antolatutako hainbat lehiaketatan parte hartu du Luisek. LUMAR Luis Barrios Etxeberria Alaberga kalea, 57-2. 20100 ERRENTERIA / GIPUZKOA Web: www.encuadernacionlumar.com Mail: encu.lumar@euskalnet.net
